 |
|
 |
 |
|
Laugarren Agerraldia
|
|
Lehengoak eta Isabel
|
Isabel Barkatu Faustino. Beste baten aurrera ez nintzen etorriko, baina zuretzat ez dago etxe honetan isilpeko gauzarik. Kepa, ama badoa... Ez du gehiago une batean ere egon nahi, baina... ez du gure etxera etorri nahi... Bakarrik joan nahi du.
Pedro Nora?
Isabel Ez dakit. Gure etxera etorriz gero gorroto handiagoa hartuko liokeela bere senarrak, eta ez berari bakarrik, baizik guri ere bai, eta ez du inola ere besteren kaltegarri izan nahi.
Faustino Tamalgarria! Baina arrazoi du.
Pedro (Bizi). Eta zer zaigu gizon horren gorroto eta asmo txarragatik? Lehen ere ez al da ahal duen kalte guzia egiten saiatzen? Zer gehiago lezake?
Isabel Badakizu amak ez duela ezer egingo senarraren kaltez.
Faustino Joxepa gaixoa! Hori bere senarrarentzat eta denentzat izan denarekin...
Isabel Zabiltza, bada, azkar, badoa eta.
Faustino Ez du joan behar. Bere etxetik ez du irten behar, inola ere. (Pedrori) hots egiozu aitari, eta etorri bitartean amarengana noa.
Isabel Goazen, bai. (Hirurok atze aldera. Agertuko da Antonio atean) Ez duzu zer hots eginik. Hara non den.
Faustino Zoazte amagana, eta esaiozue berehala naizela berarekin. (Irten Pedro eta Isabel. Antonio doazenei begira; gero Faustinori jaramonik egin gabe sartu eta eseri).
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |