3 08 agerraldia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Goi argi »  3 08 agerraldia

Zortzigarren Agerraldia
Lehengoak, Josefina, Pedro eta Faustino
Isabel Pedro, aitak zurekin hitz egin nahi du.

Pedro Aita.

Antonio To, Pedro. Hoa Jauregirengana eta esan iezaiok bere landola hiretzat dela. Idazkia hire izenean egiteko...

Pedro Eskerrik asko, aita.

Antonio Eta diruarekin joango naizela.

Pedro Berehala ordainduko dizkizut.

Antonio Ez, hirea duk... hire emaztearena... hire haurtxoena... Hemen biziko garen guziena.

Faustino Ezpain estu eta esku itxi agertzen hintzen, hire barren ona ezkutatu nahian. Batzuk eta besteak ireki itzak; etxeko ateak zabaldu, eta datozela hauen haurtxoak irri eta barrez, zarataz eta oihuaz dena betetzera.

Isabel (Eskuinetan Isabel eta Pedro, erdian Faustino, ezkerretan Antonio eta Josefina. Antontxu Antoniok dauka) Bai, dena alaitzera!

Pedro Amets dagit!

Isabel Orain ezagutuko duzu nor den gure aita.

Josefina Antonio... zinena, gaur berriro agertzen zara.

Antonio Joxepa. Uste duzu berritu genezakeela gure porrokatutako bizi zoriontsua?

Josefina Eramankorragoa egin bai behinik behin.

Faustino Zoriontsua ere bai.

Antonio Gaur alaitu nauzue. Ilunpean neukan hodeia urraturik argi berria datorkit barren dena argitzera... Ez al da lehen bezala adur txarrekoa izango! (Ikara agertuaz)

Isabel Ez aita, oraingoa “Goi argia da”.
Amaia







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org