|
Abelino Barriola. Lagun txar bat
II
Aitona (bakarrik)
AITONA JOXEPE A! erantzun gabe zoaz?
Hauek gurasoak, Deun Jose nirea!
Gauza gogorra da!
Nork esan, aingerua bezain ona, eta oraindik urte gutxi nire belaunetan txanbalaka, eta besoetan lo, jateko zorian, edukitzen nuen nire bilobatxoa gaur harrotua eta lotsagabetua dagoela? Deun Jose! bai lotsagabetua eta aitonagandik ihesi bere hitz on bat entzun nahi ezik.
( Ikaraz eta itun ). Eta bart, bart ez da etxeratu!
Non ote zen? jolasen batean? dantza nabarren batean? Jauna! nire Mikela okertu ote da? Hala balitz ere zuzendu behar dugu. Nork? nik? nola, entzun nahi ez badit? Ez, niri ez bada, bere aitari entzungo dio. Nire semeari aitortu behar diot dena, eta zuzentzeko lantegi hau bere gain hartzea gaitz izan arren behartuko dut.
Beharrekoa da! Deun Jose, hain beharrekoa!
|