|
Abelino Barriola. Lagun txar bat
XI
Aitona, Anjel eta Bitor
BITOR ( Irtengo da erdi jantzian ) Mikela! Non da Mikela?
AITONA JOXEPE Hara non doan.
BITOR ( Eskaileretara oihuka ) Mikela! Mikela!
AITONA JOXEPE Alferrik, alferrik... berandu habil, seme... berandu habil.
BITOR Berandu ez, etorri beharko du... ( leihotik oihuka ) Mikela! hator azkar gora... badoa... zer... zer... aitari hori egin ( ahotsa altxatuaz ). Mikela... ez haiz gehiago, egundo gehiago, aitaren etxean sartuko!
Aurreneko egintzaren azkena
|