1. 11. irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  1. 11. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

HAMAIKAGARREN IRUDIA



XI

Aitona, Anjel eta Bitor





BITOR ( Irtengo da erdi jantzian ) Mikela! Non da Mikela?

AITONA JOXEPE Hara non doan.

BITOR ( Eskaileretara oihuka ) Mikela! Mikela!

AITONA JOXEPE Alferrik, alferrik... berandu habil, seme... berandu habil.

BITOR Berandu ez, etorri beharko du... ( leihotik oihuka ) Mikela! hator azkar gora... badoa... zer... zer... aitari hori egin ( ahotsa altxatuaz ). Mikela... ez haiz gehiago, egundo gehiago, aitaren etxean sartuko!



Aurreneko egintzaren azkena











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org