3. 4. irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  3. 4. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

LAUGARREN IRUDIA



IV

Mikela eta barrendik Neska bat



MIKELA ( Leihotik begira ). Hori orroa daukan itsasoak! Hori soinua haizeak.... ( Tximista ). Ai! uste nuen gainean zela. Zer egun jartzen ari den! eta nire aita etxeratu ote da? Itsasoan ote dabil oraindik? Jauna, Jaungoiko handia! beharrean aurkitzen bada lagun egiozu. Nire aita da, eta beregandik alde eginda egon arren, badakizu maite dudala. ( Entzungo da trumoi soinu handi bat eta gero isilaldi batean abestuko du eskaileretan neskatilatxo batek aurreneko egintzan bezala ).

NESKA BAT ( Barrendik ).

No me hizo mi madre
para casada...


MIKELA Gaur urtebete aitonaren aurrean nik abestu nuen kanta oroimen txarrekoa! ( Otoitz eginaz ) Ama laztana, zeruko Ama, itzul itzazu gugana zure begi errukitsu horiek!

NESKA ( Barrendik )

Porque de solterita
no me falta nada...
(Jarraitzen da abestuaz)

MIKELA Neska gaixoa! Hasi den lagunarekin okertu behar du, A! Lagun txar batek egiten duen kaltea! ( Eskaileretako atera joan eta oihuka ). Kandida, Kandida...











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org