 |
|
 |
 |
|
Hirugarren Irudia
Lehengoak eta Pedro
Pedro (Atean agertuaz) O! Zenbat edertasun etxe honetan.
Andre Anjela Hori ez duzu guregatik esango.
Pedro Denongatik. (Juan jaunagatik, ondoren emazteagatik) Hona hemen bihotzik ederrena eta sutsuena duen euskotar jatorra, gutxi bezalako emazte eder eta maitatzailea besotik daukala. (Karmentxorengatik) Hona hemen Euskadiko baratzean saria eramango lukeen lorerik apainena...
Karmentxo Eroa, besteren eroa...
Pedro Zugatik zoratua.
Andre Ilari Eta ez al da aita eta amaginarreba-gaientzako ezer hitz apainik?
Pedro Nola ez?... Honek galarazi dit... Hara... (zerbait esan nahian) Hara...
Andre Anjela Hara gizon eztarria korapilatuta. Hobe duzu isildu, ez zaizu ongi aterako eta. (denek barre egiten dute)
Pedro Ez ote da, bada?... Hara...
Andre Anjela (Senarra besotik daramala) Agur Pedro. Bagoaz.
Pedro Badoazela? Nola? (zati hau guzia barrez)
Andre Anjela Oinez.
Pedro Horren azkar?
Juan Azkar ez... poliki... poliki...
Pedro Egia, bai... (berez, lotsatuta) Bapo, Pedro, ongi gelditu haiz.
Karmentxo Berritsua izateagatik.
Andre Ilari Gero arte.
Zinaldaria Kontuz, Juan, irrist egin gabe. (Juan jauna eta andre Anjela irtengo dira. Ondoren andre Ilari eta Zinaldaria, idazlaria lehenago irten da)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |