|
Laugarren Irudia
Andre Anjela, Apaiz jauna eta Neskamea
Neskamea (Ezkerreko atetik) Etxekoandrea.
Andre Anjela Zer behar duzu?
Neskamea Kontxexi eta bere senarra datoz.
Apaiz jauna A! Lukasen gurasoak. Ni banoa.
Andre Anjela Gosaldu gabe ez. Betor hona... bihoa barrenera. (Neskameari) Apaiz jaunari, emaiozu gosaria. (Apaiz jaunari) Berehala naiz ni ere berorrekin.
Apaiz jauna Goazen bada, goazen.
Andre Anjela (Ezkerreko atetik sartuko dira) Datozela Kontxexi eta Erruperto.
Neskamea Bai andrea.
Andre Anjela Gaur egun guzian ez naute bakean lagako... Zer egingo dut, bada... Denok gogo handiz badatoz.
|