|
Zazpigarren Irudia
Lehengoak, Apaiz jauna eta Pedro
(Andre Anjela irtetera zihoan atetik sartzen dira Pedro, lore-sorta handi batekin eta Apaiz Jauna)
Pedro Hala ere! Aurkitu dugu argia.
Andre Anjela Ilun al zinen?
Pedro Zu gabe bai.
Andre Anjela Loretsu zatoz.
Apaiz jauna Loretsu eta hizlari. Atzeko atetik sartu eta ikusi duenean gosaltzeko mahaian beltzez jantzitako bat iruditu zaio nonbait zu zinela, eta hasi zait hitz neurtu eztitsu bat esaten... ja... ja...
Pedro Zuri esaten nizulakoan.
Apaiz jauna Baina irakurtzen ari nintzen egunekoa jaitsi eta ikusi duenean nire aurpegia, berea kana bat luzatu zaio.
Pedro Ez baitira berdinak apaiz jaun eta gure andre Anjelaren aurpegiak.
Andre Anjela (Loreak hartuaz) Niretzat al dira?
Pedro Lore horiek poztuko dira emakumeen arteko lorerik ederrenak bere eskuan hartzen baditu.
Apaiz jauna Oi, oi, oi! Oraindik ere bai? Koipetsu datorkigu gaur gure Pedro.
Andre Anjela Ohitura hartua. Lau urte senargai ez dira alferrik eramaten.
Apaiz jauna Hala da... Agur, agur... Gero arte.
Andre Anjela Bazkaltzeko garairako inguratu.
Apaiz jauna Bai, bai.
Andre Anjela Xanti, Apaiz jaunari lagundu iezaiozu, bakarrik joaten utzi gabe.
(Irudi honetan guzian Xanti oso kezkatsu egongo da. Anjelak agintzean idazmahaitik altxa eta irtengo da oso nahigabetua, eta Pedrori begiratu zorrotzak boteaz)
|