3.04. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Maitasunak »  3.04. Irudia

Laugarren Irudia



Andre Anjela eta Apaiz Jauna





Apaiz jauna Bapo!... Gizon gizagaixoa ederki bota duzu.

Andre Anjela Zer egin behar nuen, bada? Semea etxetik bota ondoren, aita sartu, orain bezala beti zalantzan bizitzeko?

Apaiz jauna Baina, arranoa! Anton zaharra zuri kalte egitera zetorrela uste al duzu?

Andre Anjela Ez nuen usteko bere semea ere ariko zenik, baina begira nola dabilen.

Apaiz jauna Zer agiri duzu hori esateko?

Andre Anjela Pedrok ere hala dio.

Apaiz jauna Bai!... Norbait dela badakigu, baina, Xanti dela, gehiago jakin gabe, ezin esan zenezake. Kristotarrek ez dugu horren erraz inor errudun jarri behar... bere legeak hoben pean galarazten digu.

Andre Anjela Bai, hala da... Baina, esan biezat nor den, eta ez dut gehiago arin hitz egingo.

Apaiz jauna Emakumea! Eramapen handiagoa zenuela uste nuen... Berehala jakin nahi al duzu?

Andre Anjela Bai, berehala...

Apaiz jauna Jaunak nahi duen arte, zalantza horretan jarraitu beharko duzu, bada.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org