3.11. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Maitasunak »  3.11. Irudia

Hamaikagarren Irudia



Andre Anjela, Pedro, Karmentxo eta Mirentxu





Karmentxo Zoriontsu izango gara!

Andre Anjela (Berez) Bai, zoriontsu izango zarete! (Aurrean dagoen aulki batera joango da esertzera, Mirentxu magalean hartuko du eta han besarkadaz estutuaz eta muxuka jan nahian hitz egingo dio) Mirentxu, gaixoa, zer duzu?

Mirentxu Min dut...

Andre Anjela Nork egin dizu?

Mirentxu Pedrotxok... (Inguratzen dira Karmen eta Pedro)

Karmentxo Odola dauka!

Andre Anjela Odola....!

Pedro Ez da ezer...

Andre Anjela (Samin) Zuentzat behin ere ez da ezer. (musu-zapiz igurtziaz kopetako zauria eta musuka jan nahian) Nik sendatuko diot... nik, bakarrik... Zoazte, zoazte zuek... (Biok atzeratzen dira elkarri esku emanaz) Odola!... Niri ere Pedrok odola egin dit... Asko... asko... barren-barrenean... baina, barkatzen diot... MAITE BAITUT!

(Ilunabarra da, eta irudi hau bukatzerako antzokia ilun samar egongo da)

(Ezkuta-zapia jaisten da)

AMAIA









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org