 |
|
 |
 |
|
II. Irudia
Braulio eta Nikasio
Nikasio (Agertuko da sukaldeko atetik .) Jauna!
Braulio Hator hauek jasotzen laguntzera.
Nikasio Bai jauna. (Nikasiok bilduko ditu paper guztiak eta eramango dizkio hizketak agintzen duen bezala Brauliori eta honek antolatuko ditu denak .)
Braulio Eta Mantoni?
Nikasio Janzten ari da. Elizara joateko.
Braulio (Nire alabatxoa! Nork esan beragatik egin dudala meza berri hau, eta bere onagatik noala gaur abestera!… Ezer ote daki alkateak?)
Nikasio Leiho ondoko eseri-aulkietatik paperak hartuaz eta noizean behin kalera begira .) Gizagaixoa! Orain ere hor dago Mantoniren errainua non ikusiko ote duen! Ez dakit nik zertan ibiltzen diren horrela! Mutilak nahi… neskak zer esanez… eta ixkintxoka, zelataka eta solomosuetan egun guztian. (Hartuko du pila bat eta eramango dizkio nagusiari bihurtuaz berriz leiho ondora.)
Braulio Gehiago badago?
Nikasio Bai jauna. (Ni ere horrela ibiliko ote naiz? Gezurra duk! Niri ezkontzeko gogoa datorkidanean, jarriko naiz kale ertz batean eta aurrena azaltzen den neska gazte edo… neskazahar politenari… helduko diot besotik eta zapla! apaizaren etxera paper bila.)
Braulio (Hartuaz Nikasiok azkenik ekartzen dizkionak .) Bapo!… Orain lokarri batekin lotu eta…
Nikasio Ekarriko dut lokarria.
Braulio Hi, Nikasio!, Ez al da berririk nire lagun zahar Mateorenik?
Nikasio Ez jauna.
Braulio Harritzen nauk… Ekar ezak lokarria.
Nikasio Banoa. (Irteterakoan begiratuko du kalera .) Hor dago oraindik zain. Beragana noa sukaldeko atetik, ea zerbait erortzen ote den.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |