 |
|
 |
 |
|
IX. Irudia
Nikasio eta Juliantxo
Juliantxo da gazte bat azkeneko sortze berri guztiez jantzia.
Juliantxo Non da, non da nire Mantoni?
Nikasio (Atzean eduki nahian .) Gizona, zaude isilik. Entzungo dizu.
Juliantxo Hori nahi dut bada nik, entzutea.
Nikasio Nagusiak, esan nahi dut.
Juliantxo Nagusiak?
Nikasio (Gela erakutsiaz .) Bai, hor dago.
Juliantxo Esan ez didazu, bada, irten dela?
Nikasio Ez… Mantoni irten da.
Juliantxo (Oihuka .) Mantoni?… Nire karta hartuta?
Nikasio Ixo… zoaz hemendik… atera eta hilko gaitu.
Juliantxo Ez dut nahi… non da Mantoni? (Joango da sukaldeko atera eta galaraziko dio Nikasiok, gero hasiko da Braulioren gelaren aurrean oihuka eta orduan ireki eta agertuko da Braulio harrituta han egiten duten hotsarekin .)
Nikasio (Zer gertatu behar du hemen?) Goazen, Juliantxo…
Juliantxo Mantoni!! (Irekiko da atea eta ikusiko du Juliantxok nola datorren Braulio .) Oi! Braulio jauna.
Nikasio Nagusia! Gureak egin du!
|
|
|
|
 |