1.10. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Meza berria »  1.10. Irudia

X. Irudia



Lehengoak eta Braulio





Braulio Zer da hots hau?

Juliantxo Ai, ama!

Braulio (Juliani.) Zer zabiltza zu hemen?

Juliantxo Ni… ni… ni…

Braulio (Nikasiori .) Bai, zu.

Juliantxo Ni… ni… ai ama!… ai ama!

Braulio (Nikasiori .) Nikasio, zein da hau?

Nikasio Hau… hau… Ez al daki zein den?

Braulio A! Arranoa!… oraintxe gogoratzen naiz.

Juliantxo (Ezagutu ote nau?)

Nikasio (Bai ote daki?)

Braulio (Poliki-poliki betaurrekoak patrikatik atera eta jantziaz .) Zu zara… bai… bai… neure burua. (Jantziko ditu betaurrekoak.)

Juliantxo (Zein ote naiz?)

Nikasio (Juliantxori .) Zure atzeneko borondatea agindu nahi badidazu.

Braulio Mateok bidaltzen didan abeslaria.

Juliantxo Ni?…

Nikasio (Oi! zer dio horrek?)… (Gero Juliantxori .) Esan baietz, esan baietz.

Juliantxo Ni?… bai… bai… hura bera.

Braulio Oraintxe hartu dut bere eskutitza, bart etorri behar zuena... Tren horiek hain gaizki ibiltzen dira…!

Juliantxo Bai, jauna… bai.

Nikasio (Entzungo da ateko zintzarria .) Oi!… Bestea ote da?… A zer zalaparta!

Braulio Nik hari esan bezala nahi nuke, Ofertorioko garaian zerbait abestea.

Juliantxo Abestu?

Nikasio (Juliantxori .) Esan baietz.

Juliantxo Berorrek nahi badu.

Braulio Gounod-en «Agur Maria»… edo…

Juliantxo Gounod-ena?… Hori badakit. Eta nik bakarrik abestu behar al dut?

Braulio Bai, badakit oso iaioa zarela. (Entzungo da berriz zintzarria .) Nikasio: gortu egin al haiz? Ez al duk zintzarria entzuten?

Nikasio Entzun? Bai, jauna, bai; bi bider jo dute…

Braulio Eta zer egiten duk, bada, ireki gabe?

Nikasio (Ez nuelako nahi… Bestea ote da?) Banoa… (Irekiko du atea eta sartuko da mutil gazte bat, Txomin. Hartuko ditu ematen dizkiotenak eta joango da hitzik egin gabe .)

Braulio (Juliantxori) Eseri zaitez hor; berehala etorriko naiz eta elkarrekin joango gara.

Nikasio Jauna… paper bila dator Txomin.

Braulio Eman iezazkiok eta ondo jaso ditzala. (Juliantxori .) Orduan Gounod-en «Agur Maria» hartuko dut.

Juliantxo Buruz badakit.

Braulio Hobe, nik behar dut ordea, organorako. (Ate ondora ekarriaz) Nikasio: esan ezak sukaldean, sartzeko gaur eltzean lukainka handi bat.

Nikasio Bai, jauna.

Braulio Gaur egun handia da. (Joaten dira Braulio bere gelara eta Nikasio sukaldera, gelditurik bakarrik Juliantxo .)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org