1.18. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Meza berria »  1.18. Irudia

XVIII. Irudia



Lehengoak, Juliantxo eta bukaeran Tarina





Sartuko da aurrena Nikasio eta ondoren Juliantxo

Nikasio
Hemen dator.

Alkatea Oi! nire semea!

Juliantxo Oi! nire aita! (Oso larri .)

Alkatea 1 (Laztanduaz .) Juliantxo!!

Braulio }

Karnaba Alkatearen semea?

Braulio (Nikasiori .) Hori alda Mantoniren senargaia?

Nikasio Bai.

Braulio (Buruari helduaz samintasun handiarekin .) Ederra egin dut! Galdu dut nire alabaren ezkontza.

Alkatea Minik ba al duzu?

Braulio 2 (Alkateari .) Oinazerik ba al dauka?

Alkatea Ez, ez, ez dauka ezer.

Braulio Juliantxo: Nolatan joan zara zu abestera Elizara?

Juliantxo Nikasiok esan dit ez dakit nik zein naizela esateko, eta abestera joateko eta…

Braulio Honek?

Karnaba (Nikasiori bultzaldi bat emanaz .) Zu kankailu: zer asmorekin esan duzu hori?

Nikasio Nik?

Braulio (Karnabak bezala bultzatuaz .) Hi, berritsu, zertako esan didak gezurra?

Nikasio Nik?

Juliantxo (To, to, nire bi pezetakoaren ordaina.)

Alkatea Bai zuk, jakin behar dugu zertan ibili zaren. Gaur kartzelara eraman artean nahaspila hau jarri duena, ez naiz geldituko.

Braulio Hitz egin ezak, hitz egin orain.

Nikasio Jauna, hobe dut isildu.

Karnaba (Nikasiori lepotik helduaz .) Hitz eginaraziko diat nik.

Nikasio Ai! ai! ai!

Alkatea }

Braulio Geldi, gizona, zaude geldi.

Nikasio Zu, astoa, lukainka muturra naizela uste al duzu honela estutzeko?

Karnaba Hitz egin ezak agintzen diatenean.

Nikasio Hori aberea hori!… Hemen gertatu dena da nik nahastu ditudalako Juliantxoren eta On Mateoren eskutitzak, nagusiak hartu duela Juliantxo On Mateoren abeslaritzat.

Juliantxo (Ai ama! ai ama!… orain berriz nigana…

Braulio (Nikasiori) Hago isilik, mutil!

Nikasio Zintzurra honela estutuz gero, zer edo zer atera behar.

Alkatea Zer eskutitz da hori?

Braulio Ez… ezer ez… ezer ez…

Alkatea Ekarzu, zer den jakin nahi dut.

Braulio (Nikasiori .) Ederra egin diagu! Hilko haut! (Patrikatik eskutitza atera eta emanaz alkateari.) Tori.

Juliantxo (Ai Mantoni, zuregatik hau lotsa!)

Karnaba (Zer maratila dago hemen?)

Braulio (Nikasiori alkateak irakurtzen duen bitartean .) Soldata hartu eta berehala alde egin behar duk etxe honetatik. Hik jarri duan nahaspila.

Nikasio Nik ez, berorrek.

Braulio Hik, hik; hoa hemendik. (Joango da Nikasio atze aldera. Alkateak irakurri ondoren gordeko du patrikan eskutitza. Braulio hasiko zaio hizketan motel-motel ezagutu nahian ezkontza horretan hartu duen asmoa, baina ikusirik ezer ateratzen ez diola, bukatuko du haserre alkateari aurrea hartu nahian .) Badakizu hori zer den… gazteen gauzak… txorakeriak… baina nik gogor hartu ditut… han bidali dut neska izebaren etxera… eta mutila ezagutu izan banuen arrunt joango zen hemendik.

Juliantxo (Hartu behar dut nik oraindik beste kankarrekoren bat.)

Alkatea (Brauliori) Bai, e? Bada nik ere zerbait egingo dut. (Hasiko da hizketan haserre antzean baina nola ezagutu duen Braulioren asmoa, alaituko da bukaerako eta azkeneko hitzak esango ditu barre-irrian.) Juliantxo: hemen zu zara kulpa duena. Zuk ekarri dituzu gaitz guztiak etxe honetara. Oker horiek ordaintzeko, eta gehiago txorakeriarik egin ez dezazun, bihar bertan joango zara bikarioaren etxera paper bila… Mantonirekin ezkontzeko… (Brauliori) zuk nahi baduzu.

Braulio Egiatan?

Alkatea Bai. (Alkateak luzatuko die biei eskua eta elkartuko dira hirurok eskuin aldean)

Nikasio Aupa!! Hau poza hartu behar du Mantonik. (Irekiko da atea eta sartuko da TARINA.)

Tarina Aita, non bazkaldu behar dugu gaur?

Braulio Bazkaldu? Hemen, denok hemen. Nikasio, hoa Mantoniren bila.

Nikasio Han noak lasterka!

Juliantxo (Nikasiogana joanaz .) Datorrela, datorrela agudo, Nikasio.

Alkatea Eta zure meza berria horien ezkontzan entzungo dugu ondo abestua.

Braulio Bai horixe!

Karnaba Etorriko al naiz ni ere?

Alkatea Zu?… Bai baina makilarik gabe.

Braulio Goazen bazkaltzera.

Danak (Atzeratuaz denak .) Goazen!!

Braulio (Aurrean Braulio .) Ai bihotza! Asmatu duzu!!



1 Ezkerretatik eskuinetara: Karnaba, Braulio, Nikasio, Alkatea, Julian. 2 Karnaba, Nikasio, Braulio, Alkatea, Julian.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org