1.06. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zorigaiztoko eguna »  1.06. Irudia

Seigarren Irudia



On Pepito, Roke, Pantxo, Luisita eta Mis





(Bi gazteak etorriko dira itxura oso txarrean eta Pantxo dena bustia)

(Barrenean)

Roke Egon pixka bat... kontu erori eta berriz busti.

Mis Ni aurrena aterako naiz (eskaileretatik, aurrena Mis Luisitarekin, gero Roke Pantxorekin)

Mis (Agertzen da eta igoko da Luisitari eskua emanaz) Igo orain.

Luisita Ai ama!... Hau itxura! Seguru al gaude hemen?

Mis Bai; lehorra harrapatu dugu.

Roke Goazen nire etxera; han aldatuko zara.

Pantxo Eta... Ez al naiz ito?

Roke Pantxorik ez da uretan itotzen.

Luisita (Pantxori begiratuaz oso gupidaturik) Pantxo!!

Pantxo (Luisitari oso gupidatu begiratuaz) Luisita!!... (Rokeri) Zu, Roke ez al naiz hilko?

Roke Ez gizona, hori ez da ezer.

Luisita Ekarriko ote duzu badaezpada ere medikua... Edo apaiza?

Roke Zertarako?... Ez du inor behar; nire andreak berehala moldatuko du.

Pantxo Uuuuuuuuuummmmm!!!! (Gomitatu nahi balu bezala)

Luisita Apaiza! Apaiza agudo!

On Pepito Zer duzue? zer duzue?... Oi! Pantxito eta Luisita... Zer gertatu zaizue?

Luisita Uretara erori da.

On Pepito Oi! Pantxito gaixoa; eta, minik hartu al duzu?

Pantxo Ez jauna, ez.

On Pepito Oi! eta dena bustia zaude! O! O!

Roke (Ez, uretan lehortu egingo duk).

On Pepito Nora zoazte orain?

Roke Nire etxera. Han aldatuko da.

On Pepito Eraman ezazu azkar, azkar.

Roke Goazen.

Mis (Luisitari) Goazen.

On Pepito Orain arte granorik ez!... Zerk egiten ote du?... A!... goiz xamar da, eta oraindik arrainek ez dute jateko gogorik edukiko. Saia nadin berrirotik.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org