1.07. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zorigaiztoko eguna »  1.07. Irudia

Zazpigarren Irudia



On Pepito eta Koxkor





(Koxkor eskuineko aurretik)

Koxkor (Bi eskuak galtzen patrikan dituela) Nora joan behar dut nik orain? Ez arditik... Ez zigarrorik eta ez ezer! (aho zabalduaz) Hau urdaileko tristura! Sartuko lirateke hemen makina bat oilasko! Oilaskoak?... Hori ametsa! Sardina zahar bat eta baso “pare” bat sagardorentzat baneuka… Ahaleginak egin ditut, bada, andreari zerbait ateratzeko, baina alferrik! Goxoa gelditu da!

Etxera joan naizenean, han zegoen sukalde bazterrean gaua baino beltzagoko kopetarekin. Beste egunetan bezala alde egingo nuen isilik, gauzak utzi eta, baina txanpon batzuk nahi nituen eta, eseri naiz bere inguruan, nolatan txurikatu sumatuaz.

Andreari berehala gogoratu zaio zer nenbilen, eta hala dio “gaur ez al duzu parrandara joan behar?”

(Roke fardelarekin eskuineko aurretik. Utziko du fardela lurrean, jaisten da eskaileretan barrena eta igoko du meriendako xexto bat)

Koxkor Dirua ematen badidazu, bai. Esan badiot esan diot! Polita jarri da! Bururatu zaizkion zatarkeria guztiak esan dizkit. Eta, nik, zenbat eta isilago hitz egiteko esaten nion, orduan eta marmarizo handiagoak ateratzen zituen.

Azkenik ernegatu nau. Hartu dut xextoan neukan tramana, tira diot aurpegira, eta sartu diot ahoko zuloan! Hain zabaldua zeukan (Sartzen da Roke beso azpian fardel bat duela; uzten du kai ertzean eta jaisten da txalupara. Hartzen du handik lehen meriendarekin ekarri duten xextoa eta igoko da Koxkorrek hizketa bukatzerako) (Berriz aho zabalduaz) (Roke xextoarekin eskaileretatik) Eta orain nora noa ni? Xenpelarrenean lagun zarren bat topatuko ahal dut, pixka bat xurrupatzeko.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org