 |
|
 |
 |
|
Hamahirugarren Irudia
Koxkor eta Roke
Roke Edozein joaten duk orain horrela Pantxoren etxera... Ez jantzirik... ez janik... eta ez ezer...
Koxkor Zer duk?
Roke Zer? On Pepito ez dudala topatu. Inork ez zidak bere aztarrenik ematen.
Koxkor Xahutu haiz! Eta zer egin behar duk orain?
Roke Nik ez zakiat... Ni ez noak horrela, hutsik, on Juanen etxera.
Koxkor Hutsik?... Ondo beteak gaudek, bada, barrendik.
Roke Oraindik bromarako gogoa al daukak?
Koxkor Roke gizagaixoa! Gupidatzen nauk!; A!... Bazakiat zer egin.
Roke Zer?
Koxkor Gezurra esaten iaioa al haiz?
Roke Ez mutil; andreak berehala ezagutzen naik esaten diodanean.
Koxkor Andreak bai... orduan ez duk “balio”.
Roke Goazemak on Pepitoren bila.
Koxkor Zertara?
Roke Pantxoren gauzei zer egin dien jakitera.
Koxkor Ba al dakik non den?
Roke Etxean honezkero. Goazemak; bazekiat non bizi den. (Eskuin aldera eginaz)
(On Juan eta andre Kiteri eskuineko atzetik)
|
|
|
|
 |