1.14. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zorigaiztoko eguna »  1.14. Irudia

Hamalaugarren Irudia



Lehengoak, on Juan eta andre Kiteri (Hauek biak eskuinetik sartzen dira)





On Juan Roke, Roke; non dituzu gazteak?

Andre Kiteri Luisita non da?

Roke (Ai ama! Harrapatu naik!)

Andre Kiteri Zer egin duzue gaur arratsaldean?... Orain non dira?

Roke (Koxkorri) Esan iezaiok orain gezurra.

Koxkor Ez zidatek ordea niri galdetzen.

On Juan Isildu egiten al zara?

Andre Kiteri Zer gertatu zaizue?... Gizona: esan ezazu zerbait!

Roke Jaunak... Ni laguntzera joan naiz... eta....

On Juan Bai, badakit.

Andre Kiteri Hori badakigu.

Roke Eta...

Koxkor (Rokeri) Ondo hoa, ondo hoa.

Roke Eta... utzita etorri naiz.

On Juan Utzita?

Andre Kiteri Nola utzita?

Koxkor (Rokeri) Ondo hoa, ondo hoa.

Roke Hago isilik!

Andre Kiteri Baina itsasoan utzi al dituzu bakarrik?

Roke Ez andrea, hemen, hementxe.

Andre Kiteri Orain non dira, bada? Non dira?

Roke Orain?... Orain?

On Juan Orain, bai, orain.

Roke (Nik zer zakiat)

Andre Kiteri Hemen utzi dituzula esan ez duzu?

Roke Bai andrea; baina ni etorri naizenerako denak eraman dizkidate.

On Juan Denak? (Bapore txikia ezkerretik eskuinera igarotzen da)

Koxkor Bai jauna; ez da gelditu itxurarik ere.

On Juan Baina zer denak?

Andre Kiteri (Minak eman balio bezala) Ai, ai, ai, ai...! (Bapore txistua) Oker handiren bat gertatu zaizue! Ai, ai, ai!...

On Juan (Kiteriri lagunduaz) Kiteri...

Andre Kiteri Norbait itoa da! Ai, ai, ai!

On Juan Ez zaitez larritu horrela.

Andre Kiteri Ai, ai, ai! Zorigaiztoko eguna!

On Juan Kiteri, ez da ezer. Roke: Pantxo al da itoa?

Roke Pantxo ez.

On Juan Orduan Luisita?

Roke Ezta ere.

On Juan Gizona, hitz egin ezazu garbi. Zer dira eraman dizkizuten horiek? (Tximinia eskuinetik ezkerrera etortzen da)

Roke Jantziak.

Koxkor Jantziak eta xextoa.

On Juan Baina... norenak dira jantziak?







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org