1.15. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zorigaiztoko eguna »  1.15. Irudia

Hamabosgarren Irudia



Lehengoak, Pantxo, Luisita eta Mis





(Eskuineko aurretik Pantxo, Luisita eta Mis) (eskuineko aurretik sartuko dira bi gazteak eta Mis. Pantxo arrantzale jantzian soineko handi batzuekin)

Pantxo Nireak!

On Juan Oi! Pantxo eta Luisita! Bizi dira!

Andre Kiteri (Luisitarengana joana eta bera laztanduaz) Ai nire bihotzeko Luisita! (Kanpotarrak eskaileretatik)

Koxkor (Rokeri) Hori al da Pantxo?

Roke Bai.

Koxkor Pantxo ez ezik, tramana ere baduk hori.

Andre Kiteri Zuengatik daramadan eguna!

On Juan Zer gertatu zaizue?

Mis Ezer ez; olatu batekin pixka bat busti dela.

Pantxo Pixka bat, bai, pixka bat. (Hezurretaraino)

On Juan Eta itxura horretan al zoaz etxera?

Pantxo Aspertu gara horren zain, eta horrengatik gindoazen honela.

On Juan Goazen lehenbailehen.

Pantxo Goazen, Luisita

Andre Kiteri Zu ez. Zu ez zaude egoki gurekin etortzeko.

Luisita Ama... Honela utziko al dugu?

Andre Kiteri Honela eramango al dugun galde ezazu. Denen barregarri ikusi nahi al gaituzu?

Luisita (Erregutuz) Ama!...

Andre Kiteri Alaba... goazen... (Joanaz)

Pantxo Luisita, Luisita... badoa... Zorigaiztoko eguna!! (Kanpotarrak eskuineko aurretik eta atzetik)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org