|
Aurreneko Egintza
Aurreneko Agerraldia
Iruditegia agertuko da moztua, erdaraz teatro edo antzokiko hizkeran telón corto deritzonez. Telón corto honek agertuko du herri txiki bateko enparantza edo plaza, gero hirugarren agerraldian behar den lez. Iruditegi laburtxo hau aski da aurreneko agerraldia egiteko, eta bigarrenerako behar dena egongo da antolatua, bere garaian telón corto-ko oihala igo eta agertzeko.
1. Irudia
Amorratu eta mutil koskorrak
(Nabarituko da barrenean iskanbila handi bat, eta agertuko da eskuinetatik Amorratu, balantzaka mozkor-mozkor egina. Erdiratzen denean, gelditu eta bihurtuko da ondotik datozkion mutil koskorrak ikusteko. Orduan agertuko dira barrez eta oihuka, eta bat aurreraturik abestuko du doinuan).
Mutil bat
Amorratu mozkor
dator kalean
dinbili-danbala
bete-betea.
(mutil guztiak barrez)
Denak Eeee...
Amorratu mozkor
dator kalean
dinbili-danbala
bete-betea.
(Amorratuk begiratu eta ukabila altxatu ondoren bihurtu eta jarraituko du poliki-poliki ezkerretara)
Mutil bat Bazoak berriz tabernara... Asmatu ezetz atea... Hara... Hara... Hala ez banu hartzen! Hala ez banu hartzen!
Denak Bat... bi... hiru... eee...
Mutil bat Asmatu dik... Bapo Amorratu! Bapo!
Mikela Zer?
Denak Bapo!!
|