1.06. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zulo madarikatuak! »  1.06. Irudia

Seigarren Irudia



Lehengoak, Jose Manuel, Pello eta Joxe





Jose Manuel (barrendik atarian gelditu direnei) Zatoz, gizona, berehala irtengo gara... txurrut bat, gizona... Ezetz... ezetz... Hator hi ere, txahala hor lotuta (biak sartuaz). Gau on.

Pello Gau on jaunak.

Denak Gau on.

Lukas Ongi etorri.

Jose Manuel (mostradore aurrean) Bete kuartillo bat.

Ilario Aitatu dugunerako bera.

Landazuri Maiz gertatzen dena; goazen jokoan hirurok?

Ilario Ez ni zurekin, ditudan txanponak garbitzeko.

Landazuri Ez gizona, ez ni adina bazara.

Gergorio Bota, bota.

(Jose Manuelek hartuaz botila eskuan beteko du erdiraino baso bat eta emango dio Pellori; hark egingo du berdin berak eta hirugarren aldiz betetzen duenean hots egingo dio semeari)

Jose Manuel
Josetxo, ez al hator?

Jose (Barrendik) Banator, berehala.

Jose Manuel Pello, berriz? (Berriz ardoa eskainiaz)

Pello
Ez.

Jose Gau on jaunak.

Denak Gau on.

Jose Manuel To!

(mostradore gainean botila utzi ondoren etorriko da aurrera eskuinetara Pellorekin. Jose Manuel dator akuilu eta soka batekin. Da baserritar oso bizi eta zainduna, mehea eta zimela: dauzka galtza harizko urdinak, bluxa beltxa galtzen barrenan sartua, eta dena gerriko urdin batekin lotua; boina txit txikia. Hitz egingo du esanari eskuekin lagunduaz, maiz gorputza eta batez ere burua zuzenduaz. Eskua burura eramaten duenean, ez da azkureka aritzeko, baizik bizi-bizi eragingo dio boinari batera eta bestera, kopetara eta garondora. Jas! jartzen duen lekuan egin behar du ez jas hizki edo letra horiekin esaten den hitza, baizik arnasa gogor bat burua jaitsiaz esateko eta igoaz esan ondoren –jas jartzen dut nolabait ere argitu behar nuelako esan egite hori–. Pello ere dator jantzia blusaz baina ez galtzaren barrendik; hizketan eta egite guztietan da patxada gehiagokoa)

Jose Manuel
Jas! Nigatik Pernandok hori esan? Nigatik? Jas!!

Pello Eta topatu al zenuen?

Jose Manuel Topatu? Ez nahi adina azkar. Larri zen ikusi ninduenean beragana joaten. Jarri naiz bat-batean bere aurrean honela, tente, eta egon ni. Jas! lotsak bota behar zuen eta hala dio (esango du bakoitzarena bere doinuan)

-Kaixo, Jose Manuel.

-Zer gehiago?

-Gehiago...

-Bai.

-Zer nahi duk, bada, esatea?

-Nigatik hik esan duana.

-Nik?

-Hik, txatxu ustel horrek, hik... Esan ezak orain aurrez aurre... Orain, ez atzetik... Jas!!

(aterako du Jose Manuelek zigarro-sorta eta emango dio bat hartzeko Pellori; gero sutuko dituzte biek bakoitzak beren pospoloarekin)

<font class="urdina11">Gergorio Joxe, nahi al duk jokoan egin?

Ilario Jar hadi laugarren.

Jose Ez, berehala joan behar dugu etxera.

Landazuri Zer daramazue?

Jose Ez da gurea; behi bat Pellok arratsaldean, ferian erosi duena.

Landazuri Zeini hartu dio?

Jose Pernando Kaxkori.

(bitarte honetan altxatuko da Amorratu mahaitik, etorriko da mostradorera eta aterarik galtzaren patrikatik guardamuna xahar bat; bilduko ditu txanpon batzuk eta jarriko ditu gainean. Lukasek ikusirik adina ez dagoela esango dio)

<font class="urdina11">Lukas Batena; bota bestearena. (Amorratu geldituko zaio begira) Kuartillu batena eman didazu eta bi edan dituzu (aterako ditu txakur batzuk eta botako dizkio) Oraindik beste zakur bat. (Amorratuk egingo du joatera) Beste zakur bat falta dela!

(Hartuko du berriz guardamauna eta begiratuaz batera eta bestera aterako du zakur bat eta emango dio mostradore gainetik Lukasi eskura. Gero poliki-poliki baina seguru, mozkor ohitura handikoen antzera, ezer esan gabe, irtengo da atarira)

<font class="urdina11">Gergorio Amorratu, gau on!

(begiratuko dio geldialdi txiki bat eginda, eta jarraituko du hitzik esan gabe)

Jose Ikusiko al du horrek behia?

Jose Manuel Hoa, hoa begiratzera.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org