1.07. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zulo madarikatuak! »  1.07. Irudia

Zazpigarren Irudia



Ilario, Gergorio, Lukas, Landazuri, Jose Manuel, Pello eta gero Joxe





Pello Itxura ederra gizon batentzat.

Gergorio Ez larritu, ez da galduko eta. Zu baino zuzenago joango da hori etxera.

Pello Ni baino? Hala uste al duk?

Ilario Honek uste du bera bezalakoak direla guztiak.

Gergorio Zozoak beleari ipurdi beltz.

Ilario (zakar) Hi bezain mozkorra izateko asko falta diat.

Gergorio Bai, bai, bai...

Ilario Edan arren ez nauk ibiltzen hi bezala lerdea daridala.

Landazuri A zer bi gizon!

(Jose Manuelek bitarte honetan ematen dio Lukasi ardoaren dirua)

Pello
Gizon ez... gixon.

Gergorio Hartuko zenuke zure alabarentzat ni bezalako bat.

Pello Hire antzekoa hartzekotan, honezkero berrogei bilatu zitizkean.

Gergorio Premian dago bada; markesen bat topatu nahi al diozu? Arrazoi duzu, bai... Aja, ja, ja! Anton-mobila duena hobe duzu... pa pa pa pa joaz ibiltzeko.

Denak Ja, ja, ja!

(Jose Manuel eta Pello ez beste guztiak egingo dute algara)

Gergorio Baina nik uste dut ordurako neskazaharraren bizarrak sudurpean aterako zaizkiola... Aja, ja, ja! eta orduan, kito!, pa pa pa... pi pi pi egingo diote. (denak algaraz)

Jose Manuel (Botila ardoa eta basoa eskuan dituela)
Zer ari da berritsu hori?

Pello Ardoak esanarazten dizkion txatxukeriak esaten.

Gergorio Zu; ez nago gero ni mozkorra, ni dina naiz.

Jose Manuel Ez ezak esan dina haizenik, baina dina daukaala.

Gergorio Berriketarako gogoa ekarri duzu?

Jose Manuel Ez hirekin aritzeko.

Gergorio Ez; hobe duzu Pellorekin ari... ea semearentzat ematen dizun alaba.

Pello Utz iezaiok nire alabari bakean; hire andrea baino hobeto egongo duk.

Jose Manuel Ez da gaitz! Orain ere ikusi nahi baduzu, han egongo da sukalde bazterrean edo ukuiluan hiru edo lau xankogorri goseak dituela.

Gergorio (altxatuaz) Gezurra!! Taloa ez ezik ogia ere nahi ezik izaten da etxean.

Jose Manuel Hik bai baina etxean...

Gergorio Laga bakean nire etxeari eta molda ezazu zuk zuria. (Pellori) Eta zu zoaz zure neskazahar gaiari kontu egitera.

(sartuko da Joxe)

Pello
Berritsu hori!

Gergorio Ea: esan ia-ia...

Jose Goazen, aita.

Gergorio Zoazte, bai, andreak haserretu eta jipoitu gabe.

Jose Manuel Ez nauk ni joango hiri bi masaileko eman gabe.

Jose Utz biezaio berritsu horri bakean eta goazen.

Gergorio Zu, pospolo, kontu mingainari.

Jose Hik gorde ezak hirea.

Gergorio Presa haiz; arrosarioa errezatzeko al daukak?

Jose Agian bai.

Gergorio Hobe duk orduan joan... ja, ja, ja! arrosarioa.

Pello Goazen, Jose Manuel.

Jose Manuel Ez dut nahi; zoazte zuek; beste baso bat ardo edan behar dut. (semeari) Hi etxera orduko, han nauk ni ere.

Jose Pello, goazen bada gu... (aitari) Azkar etorri.

Jose Manuel Bai.

Pello Gau on.

Denak Gau on.

Gergorio Eskumuinak erretoreari eta...

Pello (ate ondotik) Zer?

Gergorio Zera... baietz... ja, ja, ja! Pa pa pa pa... pi pi pi pi...







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org