2.01. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zulo madarikatuak! »  2.01. Irudia

Bigarren Egintza



Hirugarren Agerraldia





Abokatu baten idazgela. Eskuinetan mahai handi bat liburu eta paperez betea; atzean, horma aldera, bere eseri-lekuekin. Aurrean beste silla bat eta denean zabalduak beste gehiago. Aurrealdean eskuin-ezkerretan ateak eta atzean, erdian, beste bat.





Aurreneko Irudia



Kandida eta Pernando





(biak hizketan atzeko ate ondoan)

Kandida
Apur bat zaude, bada, eta esango diot ea etorri nahi duen.

Pernando Bai; esaiozu bi hitz bakarrik egin nahi ditudala.

Kandida Esango diot, baina irten beharra du, eta ez dakit nahiko ote duen etorri.

Pernando Emakumea, zoaz; bi hitz egiteko ez dugu beta handirik behar.

Kandida Banoa; zaude hemen.

Pernando Bai.

Kandida Eser zaitez.

Pernando Ez, berdin zait; zutik egongo naiz.

(Kandida irtengo da eskuinetako atetik. Geldituko da Pernando buruhauste handi bat duenaren antzera berez hizketan baina hitzik esan gabe: noizean behin bakarrik irtengo zaio ezpain artetik ‘bai bada...’)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org