2.10. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zulo madarikatuak! »  2.10. Irudia

Hamargarren Irudia



Lehengoak, Jose Manuel, Kaxildo eta Atanasio





Ilario Non duzu aharia?

Jose Manuel Etxean; doala bat bila.

Landazuri Hogei duro honen alde!

Pernando (Jose Manueli) Ez al duzu entzuten? (begiratu zorrotz bat erantzun gabe)

<font class="urdina11">Lukas Etxean al daukazu? Ez al du semeak ekarriko?

Jose Manuel Ez; doala norbait bila.

Lukas Gergorio joango da. Gergorio, hator.

Gergorio (beti urrutitik) Zer? Zer?

Lukas Hator hona.

Gergorio Pernandori begi ondoko bikain bat eman gabe ez.

Lukas Telegrafoz eman behar al diok? Hator hona, hator, ez dik ezer egingo.

Jose Manuel Hator... (inguratuaz kezka apur batekin) Hoa nire etxera, eta ekar ezak aharia.

Gergorio Han noa; berehala hemen naiz.

Landazuri Hogei duro honen alde!

Lukas Bale!

(joango dira denok atzera eta jarriko dira hizketan aharia erdian dutela, gelditurik bakarrik aurrean Jose Manuel eta Landazuri)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org