2.10. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zulo madarikatuak! »  2.10. Irudia

Hamahirugarren Irudia



Lehengoak, Migel jauna, Joxe eta Pello





(Migel jauna eta Joxe sartuko dira eskuinetatik. Pello geroxeago atzetik)

Jose 2 (Migel jauna atzetik duela) Nik!

Denak Semea!!

Jose Manuel (oso haserre) Zer esaten duk?

Migel (aurreratuaz) Nik aginduta!

Jose Manuel (Ezkerretara bilduaz) Migel jauna! Hau lotsa!

Landazuri Nolako Perutxo, halako Maritxo.

Pernando Hori, hori.

Migel Zer esan nahi duzu?

Landazuri Harakintzan baino letradutzan hobe lukeela saiatu, agian zer ikasi gehiago izango du hartan.

Pernando Hori, hori; nik hala uste.

Migel Zuen irakaslea izateko bai; zuen gezurrak eta azio txarren zuzen agiriak bilatzeko bai... baina bide horretatik ez dut ibili nahi. Horretarako zu zeroni nahikoa zara, eta azkenik laguntzeko hartu zenezake Pernando. Txit iaioa da, batez ere behiari eztula sortzen.

Pernando (gogor) Nik saldu nuen behiak ez zuen eztulik.

Pello Zure behiaren gain gero hitz egingo dugu.

Pernando Arrayia! Hemen al zen hau?

Landazuri Nahi duena esango du, baina jakin dezatela guztiek gaur ez dela jokorik ez berorrengatik, baizik Jose Manuelengatik; berak jakingo du zergatik utzi duen aharia etxean.

Jose Manuel Beste egiteko bat nuelako.

Landazuri Makina bat badituzu, nahi badituzu bete.

Jose Manuel Beteko ditut nahi ditudanak.

Landazuri Nirea aurreneko. (Oihu handiekin) Zor didazuna, auzian agindu dizutena, ostu nahi izan zenizkidan bi mila errealak... Ekar iezazkidazu berehala!

Jose Manuel Ostu? Jas!

Landazuri Bai, joan den larunbat gauean ostu, lapurtu.

Jose (Nire aita denen aurrean lapurtzat egin!) (patrikatik diru-paper mordo bar atereaz eta Landazuriri emanaz) Zure bi mila errealak, tori!

Migel Zer ari zara? Nik soldadutzako eman dizkizudan diruak eskaintzen dizkiozu?

Jose Bai, soldadu joango naiz; ez dut nahi nire aitari inork horrelakorik erantzuterik; hori zuria bada... Aita, etxean duenarekin osatuko du berorrek, Migel jauna.

Jose Manuel Nire semea soldadu!

Pello Ez, zure semea ez da soldadu joango. Nik emango dizkiot bi mila erreal. Eta zu lotsatu nahi zintuzten guztiek entzun dezatela. (ahotsa igoaz) Nire alaba Mikelarentzat eskatzen dizut zure semea.

Jose Manuel Eskerrik asko, Pello; zuk zabaldu eta alaitu didazu bihotza. Zu zara gizona!

Migel Zu ere izango zinateke, lagako bazenitu ardotegiko bideak.

Lukas (dirua erakutsiaz) Eta jokoko seinalea?

Jose Manuel Ilariorena da; eman berari.

Ilario Honen aldera, goazen denok zurrutera.

Gergorio Goazen... aupa! (…)

Migel (ikusirik haiek tabernan sartzen eta beste hirurok eskuinetatik etxe aldera hartzen) Gizon artea, gizon artea, zein ote da egiazko gizon artea: hau ala hura? A, zulo madarikatuak!

Amaitu da





2 Ezker-Eskuit. Jose Manuel, Lukas, Landazuri, Joxe eta Migel jauna. Atzean Pernando, Ilario, Pello…









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org