Galop infernal: lagunkida fraternale-ko galayak beren damari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx »  Galop infernal: lagunkida fraternale-ko galayak beren damari

Bilintx



GALOP INFERNAL

Lagunkida Fraternal-Eko Galayak Beren Damari



1
Emakume maiteak,
dantzara gurekin
etortzen zeratenak
borondatiakin,
esan biaizutegu
dezazuten jakin:
dantzak bukatzen dira
gaur gabekoakin.
2
Zuen dantzetan zegon
gure alegriya,
aitortzen dizutegu
klaroan egiya;
orain utzi biarrak
zuen konpañiya
biotzeratzen digu
tristura aundiya.


3
Pena ori degula
biotzen betian,
zuengandik biagu
egon apartian,
ez eunki osuan,
ez ogei urtian,
baizik eta Paskuak
etorri artian.
4
Itxoron biar degun
denbora motzian,
pena franko izango da
gure biyotzian;
baña sartuko gera
berriro pozian,
gure nayeko egun
oyek etortzian.


5
Betoz ordu onian
datozenerako,
dantzako sala degu
egoki parako;
soñu politik ere
etzaigu faltako,
guziya ondo egin
naiko degulako.
6
Orra, maite politak
klaro eman parte,
ez degula dantzarik
gaizuma juan arte;
lenengua noiz degun
jakiñian zaute,
faltatu gabetanik
etorri zaitezte.








     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org