 |
|
 |
 |
|
Bilintx
KONTZEZIRENTZAT (1)
1
Kantatutzera indar aundiko
desio batek narama,
Kontzezi, zuri nai dizut eman
mereziya dezun fama;
gure probintzi Gipuzkoakuan
igualik gabeko dama,
berinkatua izan derilla
zu egin zinduen ama.
|
2
Zedorrek uste etzenuela
egon nitzaizun begira,
lenbizikuan oñetara ta
urrena berriz gerrira;
oñak dituzu txiki politak,
gustagarriyak txit dira,
gerriyan berriz eman litzazke
kana bat zintak bi jira.
|
3
Andik urrena ipiñi nizun
erreparua petxura,
orduantxen bai eman nizula
aingeru baten itxura;
Jaungoikoak berak deitu izan balit
iyo nerilla zerura,
zure ondotik ara juan biarrak
emango ziran tristura.
|
4
Ondoren jarri nitzan denboran
begiratuaz lepora,
biyotzak salto egiten ziran
irten nayian kanpora;
irten ta zuzen, badakit zierto,
juango zan zure kolkora,
nik jakitera nai zenuela
utziko niyon gustora.
|
5
Atentziyua begiyetara
paratu nizun segiran,
ez dakit zierto begiyak edo
eguzki berri bi ziran;
ondo ikusi ez nizkizun ta
nola esango det zer diran,
begiratutzen nizun guziyan
bista kendutzen zeniran
|
6
Ille beltz eder dizdizariya
oparo dezu buruan,
konparatzeko baliyo duen
sedarik ez da munduan;
trentzak egiñik zenekan dana
erregin baten moduan,
diamantezko koro eder bat
falta zitzaizun orduan.
|
7
Ointxo politak, gerriya mia,
graziya milla petxuan,
lepo biribil diruriyena
egin berriya tornuan;
pare gabeko begi argiyak,
ille ederra buruan,
zu baño aingeru politagorik
ez da izango zeruan.
|
8
Beti ariko naiz Jaunari eskaka
ondo izan zaitezela,
etzazula uste nere biziyan
zutzaz aztuko naizela;
eskumuñak maiz bigal nazkizu
orain artian bezela,
ainbeste egin biar dirazu,
penaz ilko naiz bestela.
|
Doinuak
|
Kontzezirentzat. Joxepa Oiarbideri Jasoa
|
|
|
|
Kontzezirentzat. Donostiako Lorentzioneko Maria Oiartzabali jasoa
|
|
|
|
Kontzezirentzat. Azkoitiko Patxi Larrañagari jasoa
|
|
|
|
Kontzezirentzat. J. A. Santesteban. Colección de Aires Vascongados. 11
|
|
|
Ikusi:
Bertso-papera: “Donostian: Pio Baroja-ren moldiztegian, 1857". (New Library, Chicago)..
Bertso-papera: “Donostian: Pio Baroja-ren moldiztegian, 1859”. (New Library, Chicago).
J. J. Santesteban: Colección de Aires Vascongados, San Sebastián. (Onek itzik ez, bañan letra batzuk aldatu ditu: “deseo”, “desio” bearren, “merezia” , “mereziya” bearrean, ta orrela; alegia, bertsolaritzan erabiltzen diran erak aintzat artu ez)..
“Cancionero Vasco - José Manterola, 2.ª serie, Tomo II, Mayo de 1878”..
Bertso-papera: “Impr. Baroja, San Sebastián” (M. Lekuona apaiz jauna)..
“Poesía Euskara”, Biblioteca Selecta de Autores Vascongados, Tomo I, San Sebastián, 1896. Izena: Kontxexi..
“Fakundo Adurriaga, “Besamotza”, Tolosa” (eskuz idatzia). 2/7: gerriyan berriz eman litezke..
Bertso-papera: “Imp. de Vda. de B. Valverde - Irún”. (Gregorio Mujika zanaren bertso bilduma, Donostian)..
“Cuaderno de Máximo Ugarte, Ariztimuño zanaren bertso bilduman..
“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martin, Mena y C.ª-ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia: Izena: Kontxexirentzat; 1/3: Kontxexi. (Geroko argitaraldi guziak ere Kontxexi edo Kontxezi esaten dute)..
Bertso-papera, Inprentaren izen gabea. (Gertrudis Arrieta, Errenteria): 1/5: gure probintzi Gipuzkoako..
Bertso-papera: Inprentaren izenik gabea, (Jose Angel Sarasola, Alzibar, Oyarzun): 2/3: lendabiziko; 2/7: gerriyak berriz..
Bertso-papera, “Tip. Iriondo ta Cía.” (Joakin Gamborena Zabala, Errenteria)..
J. Recalde, Tolosa, eskuz idatzitako kuaderno txiki bat. Onen amagiarrebarena omen zan..
Aitor Mezo, Lejona, eskuz idatzia: 2/7: eman liteke..
“Colección de Ramón de Apaolaza - Hernani”: (makiñaz idatzia) 2/7: eman litezke - kana bat zintaz bi jira; 5/1: Atentziyua begietara - ipiñi nizun segiran; 5/3: ez dakit orain; 5/6: zer ziran; 8/1: Jaunari eskatzen; 8/3: nere denboran..
Bertsolariya, 1931, Makazaga, Errenteria: 2/7: gerriyak berriz..
“Bilintx’en Bertsuak, Makazaga’ren irakorlan Errenderi”: 2/7: gerriyak berriz..
Euskal Erriko kanta zarrak, Makazaga, Errenteria, Tomo II: 1/8 zu eman zinduen ama; 2/3: lendabiziko; 2/7: gerriyak berriz..
“Euskal Erriko kanta zarrak, Makazaga, Renteria, Tomo III”: 1/8: zu eman zinduen ama; 6/5: zenezkan dana..
Juan Aguirre Gaztambide, Urdax, 1933, eskuz idatzitako bertso bilduma: 1/1: Kantatutzeko indar handizko - desegu batek nerama; 1/7: benedikatua izan dadiela; 2/3: lendabiziko; 2/6: gustagarria txit zera; 2/7: eman liteke - kana bat zintaz bi jira; 3/1: Handik urrengo erreparua - ipiñi nintzun petchora; 3/5: gure Jesus-ek deitu banintu - igan nadien zerura; 3/7: zure ondotik harat biharrak; 4 ta 5’garren bertsoak falta ditu; 6: Pare gabeko begi argia - ille ederra buruan/zu baino aingeru politagorik - ez da izango zeruan/trentzak egiñak zinauzkan danak - erregin baten moduan/diamantezko korona eder bat - falta zitzaizun orduan. 7’garren bertsoa ere falta du. 8/1: ... Jaunari eskatzen - ondo bizi zitzaidala; 8/7: ainbertze egin biar dirazu - penaz hilko naiz bertzela..
Aita Donosti zanaren bertso bilduma, Lekaroz, cuaderno de Argentina, makinaz idatzia: (Lenengo iru bertsoak bakarrik): 1/1: Kantatutzeko indar handiko; 2/2: egongo nuzu begira; 2/3: lendabiziko; 2/7: gerriyan berriz para litazke - kana bat zintaz bi jira; 3/1: Andik urrengo erreparua - ipiñi nizun petchora; 3/5: gure Jaungoikoak deitu banindu - igan nadien zerura; 3/7: zu hemen utzirik hara goatiak. (Jarri ez baditugu ere muga ondoko erak darabilzki: daitzut, duzu, dadiela...).
Bertso papera, inprentaren izenik gabea, bañan Zarauz’ko Elustondo’rena izan bear du. (Garro baserria, Guetaria). 1/3: Gregori zuri nai dizut eman. Zortzi bertso auek jarri ta gero segiran, 9, 10, 11,... Juramentua izena duten bertsoak dakarzki..
J. M. Etxaburu. Ondarroa, eskuz idatzitako bertso bilduma: 4/4: irten nayian zerura; 5/6: zer ziran..
“Milla Olerki Eder, A. Onaindia, 1954”: 1/6: berdiñik gabeko dama; 1/8: zu eman...; 2/3: lmdabiziko...; 2/7: gerriai, berriz,...; 3/6: igon nedilla zerura, 4/5: ...badakit ziur; 5/3: ez dakit ziur...; 6/7: koroe eder bat..
Euskal kantak, Donosti, 1959..
Euskal kantak, Bilbao, 1960.
Oharrak:
(1) Manterola’k ala dio bertso auengatik (Canc. Vasco, 2.ª serie):.
“Cuéntase esta composicion entre las más conocidas del simpático y desgraciado Vilinch..
Escrita el año 1858 obtuvo diversas reimpresiones y alcanzó bien pronto gran celebridad, y puesta en música por el maestro J. J. Santesteban e incluída en su Colección de aires vascongados ha llegado a hacerse verdaderamente popular en Guipúzcoa”..
(Bañan ara nola dion bertso paper batek: “Donostian: Pio Baroja-ren moldiztegian, 1857”. Beraz, Manterola’k uste zun baño urtebete zarragoak dira bertso auek).
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |