Ja jai!. Bein batian Loiolan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx »  Ja jai!. Bein batian Loiolan

Bilintx



¡JA-JAI!(1)



1
Bein batian Loyolan
erromeriya zan,
antxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan,
txoriya bañan ere
ariñago dantzan,
uraxen bai pollita
an pollitik bazan.
2
Esan niyon desio
senti nuen gisan,
arekin izketa bat
nai nuela izan;
erantzun ziran ezik
atsegin ar nezan,
adituko zirala
zer nai niyon esan.


3
Arkitu giñanian
iñor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkiran;
kontatuko dizutet
guztiya segiran
zer esan niyon eta
nola erantzun ziran.
4
-Dama polita zera,
polita guztiz ¡ai!
bañan alare zaude
oraindik ezkon gai,
¡ezkon gaitezen biyok!
¡esan zadazu bai!
¿Ni zurekin ezkondu?
¿ni zurekin? ¡ja jai!

Doinuak

JaJai. Etxeberria Gimon Ecos de Vasconia 1


Ja-Jai! Antonio Zabalak Donostiako Altzako Gaztelueneko Jose Ramon Erauskini jasoa


Ja-Jai! Antonio Zabalak Oiartzungo Ugaldetxoko Ibarreko Joxepa Oiarbideri jasoa


Ja-Jai! Juan Mari Lekuona




Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 28’garren orria, periodiku puska bat. Zein periodiku ote dan ez dakigu, antziñakoa dala ori bai..

“Cancionero Vasco - J. Manterola, 1.ª serie, Tomo III, Enero de 1878”..

“Poesía Euskara”, Biblioteca Selecta de Autores Vascongados, Tomo I, San Sebastián 1896..

Zelestina Arrieta, Tolosa, eskuz idatzitako bertso-mordoxka..

Bertso-papera: “Irun’en - Valverde alargunaren etxean - 1909” (Gregorio Mujika zanaren bertso-bilduma, Donostian)..

“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostian, Martin, Mena y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia..

Aitor Mezo, Lejona, bere aita zanak eskuz idatzitako bertso-mordoa: 2/6: atsegiñaz esan; 3/3: koloriak gorritu - an asi zizkiran..

Bertso-papera: “Imp. J. Díaz, Irún”. Aita Donosti zanaren bertso bilduma, Lekaroz: Lenengo bi bertsoak bakarrik, beste kanta batzuen artean..

“Bertsolariya”, II, 1931, Makazaga, Errenteri..

Bilintx’en Bertsoak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi..

Juan Aguirre Gaztambide, Urdazubi, eskuz idatzitako bertso bilduma: 3/8: zer nai niyon esan..

Bertso-papera: “Imp. R . Altuna. - San Sebastián” (Gregoria Ibargoyen, Orio)..

Bertso-papera: “Imp. Echenagusía. - María Muñoz 8. - Bilbao” (Isidora Mokoroa, Tolosa)..

“Cuaderno de Máximo Ugarte”, Ariztimuño zanaren bertso bilduma..

Dorronsoro’tar Jokin’ek bialdutakoak, Ariztimuño zanaren bertso-bilduma: 1/: Puntuak nastuta daude era ontaz: 7, 8, 5, 6; 2/1: Berari esan nion – igual zan gisan/berak erantzun ziran 3/: Bertso au falta da; 4/2: ederra guztiz bai; 4/3 bañan oraindik zera - alare ezkongai..

Juan Iturralde (“Juanito Kojua”), Donosti, makinaz idatzitako orria..

“Gure kanta zar jatorrenak”, Libreria Múgica, San Sebastián..

“Euskal Erriko kanta zarrak, Tomo I”, Makazaga, Errenteri..

“Milla Olerki Eder - Aita Onaindia, 1954”: 2/6: atseñik ar nezan..

“Euskal Kantak”, Donosti, 1959..

“Boga, Boga”, Donosti, 1959..

“Euskal Kantak”, Bilbao, 1960.



Oharrak:

(1) Bertso auetaz Manterola’k ez dio ezer, ez noizkoak diran, ez nun argitaratuak diran estrañako aldiz, ta ezta ere berak nundik artu zituan.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org