Somaketa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx »  Somaketa

Bilintx



SOMAKETA (1)



Nere bata ta biya da
somatzen errexa dana,
bada zerorrek dauzkazu
esku bakoitzian bana.
Bata ta laba da berriz
Gipuzkoako erri bat,
zeñetan arkitutzen dan
beste iñon ez dan arri bat.
Nere irua ta laba
berekin daukan dirua,
ontzat artzia erozeñek
ez da gauza segurua,
batez ere baldin bada
baliyo aundiko moneda,
ez du gutxik galdetuko:
- “Au gero fiña ote da?
Ez da txit katolikua,
¿zer derizkizu, Iñaxi?
- “¿Neri? faltsua derizkit.”
- “¿Eta zuri, andre Graxi?”
- “Arrira bota zazu ta
soñua egin-arazi,
ez badu soñua fiña
ganbiyatutzen ez asi.”
Irua eta bigarrena
da gizonaren desditxa,
ala pegatzen zayona
nun balitzake tximitxa;
pegatzen da txit errexa,
apartatutzen txit gaitza,
alako asko izatetik
Jaungoikua’k libra gaitza.
¡Zer afariya! ogiya,
botilla bat ardo eder,
ta ongi jarriyak lautxo bat
nere irua bi bider.
Batari eta biyari
laugarrena itxeki ta,
beste asko’re bai baño
donzella da txit polita.
Eta da nere guziya
desiatua, gauz ona;
indartsu arkituko da
berekin naukan gizona

* * *



Somaketa onentxen itza
(sayatu zaitezte denak)
propina ona izango du
zer dan asmatzen duenak.
Logratzen duen arentzako
daukazkit siñalatuak,
loteriyako lau billete...
(orain bi urte artuak)


Bilintx



Ez det jarri Bilintx ori, somaketa neronek sortua dan patxandiyaz.

¡Zer erregalua! Baizik eta jarri det asmatzia logratzen duen arrek, jakin dezan noren-gana biar deben giyatu, menturaz nai balu egin billete oyen jabe. (a)

* * *



Teatroko dendan,
zeña ikusten dan
aspaldi guziyan
kale nagusiyan,
aurreko etxearen,
etxe eder aren
beraren onduan,
paper abek ¡duan!
an ematen dira;
ez iritzi mira,
ez milagro egin,
egiya da berdin.
Eta balitz norbait
badakanik zerbait
duda gaua orretan,
bijua, ta bertan
artuko du proga,
au ez dala droga,
baizikan egiya,
ta egi garbiya.
Bada au diyonak,
konseju txit onak
txiki txikitandik
gurasuakgandik
artuak izan ta,
ez daki sayatzen
iñor engañatzen
gezurrak esan ta.
Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 36’garren orria, inprentaren izenik gabeko kanta-papera.

Oharrak:

(1) Garai artako periodikuetan-eta, oso modan zeuden somaketa auek.

(a) Inoxente egunian emango diyozkat.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org