|
Bilintx
GAZTETAN JARRIYAK DAMA BATI (1)
1
Argitasun aundiko
perla gariztiya,
nere osasuna ta
nere eguzkiya;
baita ere zu zera,
maitetxo eztiya,
mundu ontako nere
desio guztiya.
|
2
Ezin fiñago dala
da txit segurua,
zuganako dakatan
naitasun purua;
beti dauzkat zugatik,
nere aingerua,
sentitzen biyotza ta
pentsatzen burua.
|
3
Ixilik gorde arren
asko dira penak
nere biyotz gaxuan
zugatik daudenak;
biazuna baño’re
minkatzago denak,
bañan zuk nai ezkero
goza litezkenak.
|
4
Dauzkatan pena oyek
ixilik gordeta,
uts biyurtuko dira
zuk nai zazu eta;
bertatik jarriko naiz
kontentuz beteta,
neria izatera
konforma zaite ta.
|
5
Ez naiz mutil ederra,
¡au lana, au lana!
ez naiz aberatsa’re,
¡maitetxo laztana!!
bañan biyotz bat badet
oberik ez dana,
betia zuganako
amoriyoz dana.
|
6
Auxen eskeintzen dizut
guztizko suabe,
¡arren egin nazazu
zuriaren jabe!!
bestela penaz il ta
laister naiz lurraz be,
bada ni ezin bizi
niteke zu gabe.
|
Doinuak
|
Gaztetan Jarriyak Dama bati."Argitasun Handiko". Antonio Zabalak Donostiako Aieteko Oriamendiko Segundo Kalonjeri jasoa.
|
|
|
|
Gaztetan Jarriyak Dama bati."Argitasun Handiko". Antonio Zabalak Oiartzungo Ugaldetxoko Inazio Pikabeari jasoa.
|
|
|
Ikusi:
Bilintxen eskuz idatziak..
“Colección de J. Manterola”, 35’garren orria, eskuz idatzia..
“Cancionero Vasco - J. Manterola, 2.ª serie, Tomo I, Abril de 1878”: 6/6: Onek asiera emanda, gañerako argitaraldi guziak lurra be diote..
“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martin, Mena y C.ª’ren etxea, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia..
Bertso-papera: “Imp. de Vda. de B. Valverde Irún”. (Gregorio Mujika zanaren bertso-bilduma, Donostian).
“Colección de Ramón de Apaolaza, Hernani”, makinaz idatzia: 4/4: zuk nai nazu eta; 5/7: betia zuretzako..
Bertsolariya, 31, 1932, Makazaga, Errenteri: 3/8: gora litezkenak..
“Bilintx’en bertsoak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”: 3/8: gora litezkenak..
“Cuaderno de Máximo Ugarte”, Ariztimuño zanaren bertso bilduma..
“Gure kanta zar jatorrenak, Librería Múgica, San Sebastián”: 3/8: gora litezkenak..
“Milla Olerki Eder, A. Onaindia, 1954”..
“Euskalerriko kanta zarrak, Tomo III”, Makazaga, Errenteri: 3/8; gora litezkenak..
“Euskal kantak”, Donosti, 1959: 3/8: gora litezkenak.
Oharrak:
(1) Manterola ala dio: “Como lo expresa su título, esta composición, hallada entre los manuscritos de Vilinch, de su puño y letra, es una de las escritas por éste allá en sus mocedades. (“Cancionero Vasco”, 2.ª serie, T. I). Ta bere bertso bilduman: “Encontrado entre los papeles de Vilinch de su puño y letra. ¿Es inédito?
|