Potajiarena


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx »  Potajiarena

Bilintx



POTAJIARENA (1)



1
Egunaren izena
ez dakit nola zan,
baña señalagarri
partidu bat bazan
pelotan jokatzeko
Oyarzungo plazan,
nai det nere orduko
gertaera esan,
urrengoan beste bat
eskarmenta dezan.
2
Partidua jokatzez
bukatu zanean,
ostatura juan nitzan
zuzen zuzenean;
mayera jana ekartzen
asi ziranean,
apaiz bat serbitzen zan
aurren aurrenean,
sartu zan makiña bat
aren barrenean.


3
Nere ditxa guziak
badute ajia,
noski naiz Jaungoikoak
astutzat lajia;
goseak egin nuen
ango biajia,
kulpa zuenarentzat
dakat korajia,
apaiz batek jan zuen
nere potajia.
4
Zintzur ona zuela
klaro señaleak
eman zituen apaiz
barbantzu zaleak;
dozenaka tragatzen
zituen aleak,
maskatu ere gabe
tripazai jaleak,
alako aisa nola
antxoa baleak.


5
Pasatutzen zituen
igar ta ezeak,
ez ziran aren diña
zetozen klaseak;
agertu orduko zeuzkan
tripara paseak,
kortesia gabeko
txapela luzeak,
arrek naikoa jan ta
ni berriz goseak.
6
Geroztik ostatuan
sartu ordurako,
galdea egin gabe
ez det nik faltako:
egun artan apaizik
ea dan arako,
ez apaiz jaun guziak
igualak diralako,
baizik batek beldurra
sartu ziralako.


Doinuak

Potajiarena. Antonio Zabalak Azkoitiko Demetrio Alberdiri jasoa


Potajiarena. Antonio Zabalak Azkoitiko Patxi Larrañagari jasoa


Potajiarena. Antonio Zabalak Aiako Urdanetako Pedro Artetxeri jasoa


Potajiarena. J. A. Santesteban. Colección de aires vascongados 16


Ikusi:
“Colección de Aires Vascongados - J. J. Santesteban”, Donostian..

Fakundo Adurriaga “Besamotza”, Tolosa, eskuz idatzitako bertso-bilduma..

“Poesía Euskara”, Biblioteca Selecta de Autores Vascongados, San Sebastián, 1896: 4/2: ondo señaleak; 4/4: baberrun zaleak; 6/5: egun artako apaiza - ote dan arako; 6/8: berdin diralako..

(Emendik aurrerako danak, aurreko onek argitara-arazi zuana bezelaxe daude. Orregatik ez gera arituko bakoitzari aldaketarik jartzen.).

Bertso-papera: “Irun’en - Valverde alargunaren etxean - 1909”. (Gregorio Mujika zanaren bertso-bilduman, Donostian.).

“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martin, Mena y Cª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia; 4/2: ondo señaleak; 4/4: baberrun zaleak; 5/1: Tragatutzen zituen; 6/5: egun artako apaiza - ote dan arako; 6/8: berdin diralako..

Bertso-papera, inprentaren izenik gabea (Arrasku, Karrika, Oyartzun)..

Aitor Mezo, Lejona, eskuz idatzitako bertso-bilduma: (aldaketa bat geyago:) 5/10: gu berriz goseak..

Bertsolariya, 19, 1932, Makazaga, Errenteri..

“Euskal Erriko kanta zarrak, Tomo I”: (Aldaketa bat geyago): 2/1: Partidua jokatzen..

“Bilintx’en bertsuak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”..

“Milla Olerki Eder, A. Onainldia, 1954”..

Euskal Kantak, Bilbao, 1960..

“Colección de Ramón de Apaolaza - Hernani”: Izena: Apaiz jaun batenak; 2/9: makiña bat sartu zan; 3/3: nunbait naiz Jaungoikoak; 5/1: Tragatutzen zituen; 5/5: ekarri orduko zeuzkan; 5/7: kortesirik gabeko; 6/4: ez diet lajako; 6/6: ote dan arako. (Gañera ez ditu nor bere tokian jartzen. Ala jarri ditu: 1, 2, 4, 5, 3, 6.)

Oharrak:

(1) Manterola’k ez digu ezer esaten bertso auetaz, aitatu bakarrik: “...y en el género satirico... nos ha dejado su inimitable canción Zaldi baten bizitza, su Potagiarena, y algunas otras de menos importancia”. (Cancionero Vasco, 2.ª serie, Tomo I).









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org