 |
|
 |
 |
|
Bilintx
ORENTZARO (1)
1
Zai egoten naiz luzaro
eldu bedin Orentzaro,
zergatik dan eguna
zelebratzen deguna
bazkariz eta afariz,
eldutzen dan ainbat aldiz.
|
2
Orentzaro izan ezkero
gure etxian urtero
nola oroitzen zaitan
egun artan bazkaitan
ez da izango falta
eltzian odolki galanta.
|
3
Afari oberik berdin
ez du beste iñork egin,
ez peseta franko’re
kostatu bazayo’re
ostaturik onenian,
Martin Ezkurra’renian.
|
4
Orduko nere gloriyan,
dantzan asteko zoriyan
jartzen naiz geyenian,
egiten dutenian
arduak botillan klun klun klun
gaztañak surtan pun pun pun.
|
Ikusi:
“Colección de José Manterola”, 31’garren orria, eskuz idatzia..
“Euskal-Erria”, XI, 1880, 284’garren orria..
“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martín, Mena y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia..
“Bilintx’en bertsuak, Makazaga’ren irarkolan. Errenderi”.
Oharrak:
(1) Encontrado entre los papeles de Vilinch de su puño y letra. (Manterola’k).
|
|
|
|
 |