Pobriaren suertia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx »  Pobriaren suertia

Bilintx



POBRIAREN SUERTIA (1)



Beste alibiyorik
pobriak ez daka,
negarrez jayo eta
bizi arrastaka,
galtzarbian, kolkuan,
nun nai arraskaka,
erropetan koipia,
zikiña ta kaka,
jendiak ikustian
(10) artutzen du laska,
danak pasatzen zaizka
ondotik presaka;
nai baldin badu ibilli
kalian bueltaka,
ateratu orduko
etxetikan anka,
mutil txikiyak ditu
atzetik millaka,
azanariyo edo
(20) patata tiraka,
zakurrak ere asten
zayozka zaunkaka,
aberiak tiratzen
diyote pullanka,
danak, kristau ta abere,
guziyak txandaka
gizarajua dute
ibiltzen burlaka,
batek obe luke izan
(30) pobre bañon kaka.


Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 40’garren orria, eskuz idatzia..

Euskal-Erria, 2, 1881..

“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martín, Mena y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia; 10: artutzen du nazka; 14: kalian jiraka; 19: azenariyo eta..

“Colección de Ramón de Apaolaza - Hernani”; 8: zikiña ta kraka; 10: artzen dio nazka; 11: danak pasatzen dira; 14: kalian jiraka; 19: azenariyo eta; 25, 26: (bi auek falta dira)..

Bertsolariya, 25, 1932; 10: artutzen du nazka; 14: kalian jiraka; 19: azenariyo eta..

“Bilintx’en bertsoak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi: (dana Bertsolariya’n bezela).

Oharrak:

(1) Manterola’k diona: Entre los papeles de Vilinch encuentro un cacho de cuartilla, de sabor ya antiguo, y escritos de su puño y letra los siguientes versos que podrían titularse: Pobriaren suertia.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org