 |
|
 |
 |
|
Bilintx
¡BEGIROZUTE PIKADORIAK!
Jaunak, seguru nago,
gaur arratsaldian
pikadoriak ondo
portatu baziran,
festa ederra izango zan,
zezen onak ziran;
bañan ¿pikadoriak?
¡beti pikardian!
zezen bat on xamarra
irtetzen danian,
etzayozka jarritzen
aurreko aldian,
nola itzul egiña
dakaten artian.
Eta suertatzen bada
txiripa batian
zezen bat txit brabua
bere errabian,
pikara sartzen dana
furia aundian,
¿zer egiten diyote?
urrengo sartzian
pika jartzen diyote
besoen gañian,
eta sartu ezkero
pika bein andikan,
zezen gizarajuak
ez du indarrikan,
kojo gelditutzen da
beso artatikan
eta berriz pikara
egotzigatikan
ez diyo zaldiyari
sartzen adarrikan,
beso-buruan dakan
eridagatikan;
bañan Presidentiak
ala pikatzian
deituko baliyoke
instante batian,
eta bere aurrera
etortzen danian,
esango baliyoke:
“Atienda V., perillán,
por haber espaldillado
de ese modo al animal.
300 reales de multa
y páguelos sin replicar,
y tenga V. mucho cuidado
en no volver a espaldillar,
porque entonces, se lo advierto,
multa doble recibira.”
Gaur egin baldin bazan
ori Donostiyan,
orduan seguru naiz,
txit seguru, biyar
ez pagatziagatik
iru eun errial,
pikatuko zutela
biar dan legian.
Bañan gaur orren ondo
nola irten diran,
pikatuko dituzte
gaur bezela biyar.
Au aditu niyon nik
atzo arratsian
gizon sudur motz bati
taberna batian.
|
Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 29’garren orria, eskuz idatzia.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |