 |
|
 |
 |
|
Bilintx
AROTZ BATI ZIYOTEN (1)
1
Arotz bati ziyoten
mandatua laja,
al zuen azkarrena
egiteko kaja,
Don Gaspar Lizarralde
ipigandu zedin.
|
2
Arotzak esan ziyon
mandatariyari,
nik artu biar diyot
neurriya berari,
kaja gorputzarentzat
justu irten dedin.
|
3
-“¿Eta nora juango naiz
artzera neurriya?
- Done Migel kalera,
etxe bat berriya
an ikusiko dezu,
balkoi urdinduna.
|
4
Bigarren bizitzara
juan zaitia billa,
an arkituko dezu
pulmoniyak illa
kaja lenbailen egin
biar diyozuna”.
|
5
Juan zan gure arotza
listoy bat artuta,
eta esan ziyoten
etxera sartuta,
bigarren bizitzara
iyo zan aguro.
|
6
Bañan iyo zanian
kezketan jarri zan.
okerreko lekua
zitekela izan,
pixka bat duda-mudan
egon eta gero,
|
7
bi golpe atiari
eman zizkan; da,!... da!
eta irten zanari
egin ziyon galde:
- “Gaspar Lizarralde
emen bizi al da?”
|
Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 35’garren orria, eskuz idatzia.
Oharrak:
(1) Manterola’k ala dio: De puño y letra de Vilinch”.
|
|
|
|
 |