Pepe Artola: Indalecio Bizkarrondo (Bilintx)


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx »  Pepe Artola: Indalecio Bizkarrondo (Bilintx)

Bilintx



INDALECIO BIZCARRONDO

(BILINTX)



“Bilintx” derizitzayon gizon bat zan Donostiyako semea..

Nola Jaungoitiak mundu onetan gizon bakoitzari doai bana bialdu diyon, oni eman ziyon bertso eta puntu sortzekua zan guztiz bikaña. Berez pobrea zalarik, zuen izketan aberastasunezko buru edo zentzoa..

Euskaldunak, beste atzerritarrak gorde dituzten modura bere seme onen kondaira, kontu, lan eta beste grazi doaiak, gorde bear ditugu gure maisu onaren egiñak, ala al bada ezertan utsik egin gabe; nai nituzke nik argitaratu al ditudan edo goguan dauzkatanak. Arren lan aundiyak edo itz neurtuak ispillutzat agirian daude, bañan kontutxo edo “txistiak”, ez aztu-lekuan geratzeko, asmoa artu det eta ara zeintsu edo nola diran.



I



Mutil-koskorra zala, zebiltzan bein soka-saltuan eta usterik gutxienian etorri zitzayoten zelatari edo aguazilla, zeñak sokari eldu eta orrekin batean mutil-koskor guziyak eraman zituen illunbe edo presondegira..

Nola geyenak aberats aurrak ziran, illuna-barrean asi ziran marruaz ojuka:.

“iAi ama! ¡ai aita!”.

Bilintx orduan (amabi urtekoa) zan arlote xamarra eta ez zitzayon ainbeste ardura ango egoeragaitik, eta alakorik batean denen aurrean jarririk diyo:.

“Mutillak, zaudete ixilik, bestela kartzeleroa etortzen bada, beso ondotik elduta denak kanpora bigalduko giotzik”..

Lendabiziko bertsoak orduan jarri zituen aguazillari; ara azkeneko puntuak nola diran:

Ikusi zuenian
soka ona zala,
azkar eatzi ziyon
bere azkazala.




II



Aunditzera abiatu zan arotzeyan. (Lanerako etzan ain argiya, bañan nagusiak zeukan gustora, aldiyan bein berekin par batzuek egitiagatik; nagusiya zan Arzuaga)..

Onekin batian aritzen ziran lan-leku artan beste asko, eta ayen artean bi oso umore onekuak; bat zan Domingo Kanpaña: eta bestea. Erramun Moko..

Egun batian joan zan lanera eta nagusi onak diyo:.

Bilintx, i gizon-modura zintzo etorri aiz lanera, baña Domingo Kanpaña gandul arrek, gaur goizian egun laurdena galdu dik; ezagun dek astelena dala..

Au aditzian bat diyo onek:.

¿Nagusia, utziko al dit piska bat irtetzen emendik eginkizun batera?.

¿Zer da, ik ere astelena al dek?.

Ez, jauna, astearte bespera..

Ua bada, bañan aguro etorri..

Bilintxek ere lanerako gogorik etzuen eta aitzekiyakin atera zan, zeña egun guziyan etzan lan-lekura jiratu; oso umore onez pasa zuen eguna. Urrengo goizian kandela bat piztu eta baztar bat miratzen ari dala, alderatu zitzayon nagusia eta zart ostikoaz joaz diyo:.

iAi erropa, zer egiten dek or!.

i Pagu ederra ematen dit beorrek!.

¿Zer dek bada?.

¿Ez al daki, ez al daki bada... emen ere ez dago....

¿Baña, zer?.

¿Zer? Atzo esan ziran Domingo Kanpañak egun laurdena galdu zuela; erri guziya mira nuen eta ez nuen billatu, eta emen ari nintzan orain kofre tartien batian ote dagon billa... ¡Esker ederra ematen dit! Ez du baliyo fiña izateak mundo onetan..

Nagusiya algaraz asi ta barkatu ziyon pekatua.



III



Astelen batian, komoda bat txarolatzeko agindu zuben nagusiyak Erramun “Moko”-ri eta Bilintxi; abek jarri ziran komodaren alde banetandik aurrez-aurrez, eskuan tanpoya zutela..

Ontan sartu zan emakume bat, ayek arki ziran lekura, eta ikustean ayetako bat Indalezio zala eta au ezaguna izanik, galdetu ziyon:.

Aizazu, Indalezio, ¿zer da ori?.

¿Au? komoda, eta ori, “Moko” da.



IV



Kayean zegoala bein lagun batzuekin arrantzan ari ziranari begira, inguratu zan bertara erdaldun bat galtza nabarben batzuekin, zeñak zituben arrai gorri-gorri aundi batzuek eta au ikustean diye Bilintxek arrantzan ari ziranari:.

Zertan botatzen dezute orren urruti aparejua?; botayozute amua erdaldun orren galtzari eta naiko arrai-gorri arrapatuko dezute bertatik bertara.



V



Jai arratsalde batean elkartu zan Ernani-n bertsolari batekin; bertsolari onek zuan lagun begi oker bat. Asi ziran bertsoetan eta nola Bilintxek etorri aundiya zeukan, beriala menderatu zuben beste bertsolariya..

Begi okerrak ikustean laguna gain-bera zijoala, ala diyo:.

¡Zanpatuko au “Moko-okerrak”!.

¿Zer, ni Moko-okerra? ¡Zuri bai iruritu, oker begiratzen dezulako!



Pepe Artola



“Baserriltarra” 69 (25-5-1907) ta 71 (22-6-1907)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org