Argitaratzailearen oharra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Argitaratzailearen oharra

Argitaratzailearen oharra
Aurtengo apirilaren 30ean ehun eta hirurogeita hamabost urte beteko dira Indalezio Bizkarrondo Bilintx jaio zela. Hori dela eta, bere bertsoen erakusgarri bat eskaintzen dizu Donostiako Euskararen Udal Patronatuak, haren bertsorik ezagunenak bildurik.

Hamabi bertso aukeratu dira, eta bertso bakoitza Mattin komiki egilearen ilustrazio batekin lagunduta dator. Bertso sorta bakoitzetik hiruzpalau jaso dira, esanguratsuenak, liburua Donostiak eman duen bertsolari ospetsuena gogoratu eta bere lana zabaltzeko egin da eta.

Bertsoak Donostian garai batean mintzatzen zen euskaraz idatzita daude, Bilintxek berak idatzi zituen moduan eta egungo euskara arautura ekarri gabe. Bertso hauek berebiziko arrakasta izan zuten, orduko gizartean jendearengana erraz eta komunikazio-arazorik gabe iristen ziren seinale. Orduan ez ezik, egun ere sona handia dute eta errotuta daude donostiarren eta euskaldunen artean.

Bilintx etorri handiko bertsolaria zen, desberdina, maitekorra. Anjel Mari Peñagarikanok horrela deskribatzen du bere bertsogintza: “Bere barrengo sentimenduak bertso bihurtzen zituen. Ez zuen modu hoberik aurkitu maitasuna agertzeko”. Horren erakusle dira ondorengo bertsoak.

Donostian, 2006ko apirila

Donostiako Euskararen Udal Patronatua






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org