Zaldi baten bizitza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Zaldi baten bizitza

Zaldi baten bizitza

Orra sei bertso kale-
garbitzalleari,
zeña bere izenez
dan Jose Mari:
erreza lezazkike
iru Abe Mari,
indarra etortzeko
zaldi zuriari,
animali ori
urriki zait neri,
falta du ugari
egoteko guri,
kartoiakin egiña
dala dirudi.
Goizero bear diyo
eraso lanari,
zikiñak bildu arte
erri danari:
berriz ere obeto
bizi ez danari
nabarmenduko zaizka
ezurrak ugari:
ez naiz txantxaz ari
eta, Joxe Mari,
zaldi gaixoari
nai aña janari
eman zaiozu, ea
jartzen dan lodi.


Munduan ez liteke
zaldirik arkitu,
duenik orrek aña
pena sufritu;
biotzik gogorrena
lezake kupitu,
ez du zartzera txarra
gaixoak atzitu,
pausua nagitu,
ezin da mugitu,
zaldi orrek ditu
zazpi espiritu,
bestela bizirikan
ezin gelditu.

Gizagaixoaz danak
pena ar zazute,
baldin biotz biguñak
badituzute;
asi zan egunetik
eta orain arte,
zerbitzua egin du
errian bastante,
igande ta aste
jaiarekin naste
makiña bat urte
pasa dizkizute,
orain erretirua
merezi luke.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org