Ja-jai! Bein batian Loiolan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Ja-jai! Bein batian Loiolan

Ja-jai! Bein batian Loiolan

Bein batian Loyolan
erromeriya zan,
antxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan,
txoriya bañan ere
ariñago dantzan,
uraxen bai pollita
an pollitik bazan.
Esan niyon desio
senti nuen gisan,
arekin izketa bat
nai nuela izan;
erantzun zidan ezik
atsegin ar nezan,
adituko zidala
zer nai niyon esan.


Arkitu giñanian
iñor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan;
kontatuko dizutet
guztiya segidan
zer esan niyon eta
nola erantzun zidan.

Dama polita zera,
polita guztiz ai!
bañan alare zaude
oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biyok!
esan zadazu bai!
Ni zurekin ezkondu?
ni zurekin? ja-jai!






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org