 |
|
 |
 |
|
|
Juana Bixenta Olabe
|
Juana Bixenta:
Nagusi jauna, auxen da lana,
amak bidaltzen nau berorrengana.
Nagusi Jauna:
Ai, bidalduko bazinduke maiz,
zu ikusita kontsolatzen naiz,
sinista zazu,
oso zoraturikan naukazu!
orren polita nola zera zu?
Juana Bixenta:
Amak esan dit etxeko errenta,
pagatzeko dirurik ez zuen ta,
ia egingo diyon mesede,
illabetian geienaz ere,
itxogotia,
bada zierto dala ematia,
pasa baño len illabetia.
Nagusi Jauna:
Logratutzia, errex alare,
naiz ori ta beste zernai gauza’re,
seguru dala esan amari,
zu baldin bazatoz mandatari;
dudarik gabe,
nere borondatiaren jabe
zu zera, Juana Bixenta Olabe.
Juana Bixenta:
Beraz bertatik nua etxera,
poz aundi bat amari ematera;
orain adiyo, nagusi jauna,
presaka juan biet amagana.
Nagusi Jauna:
Ez zuazela;
portatu zaite nik nai bezela,
gaur etxera juan ez zaitezela.
|
|
|
|
|
|
 |