Pobriaren suertia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Pobriaren suertia

Pobriaren suertia
Beste alibiyorik
pobriak ez dauka,
negarrez jaio eta
bizi arrastaka,
galtzarbian, kolkuan,
nun-nai arraskaka,
erropetan koipia,
zikiña ta kaka,
jendiak ikustian
artutzen du laska,
danak pasatzen zaizka
ondotik presaka;
nai baldin badu ibilli
kalian bueltaka,
ateratu orduko
etxetikan anka,
mutil txikiyak ditu
atzetik millaka,
azenariyo edo
patata tiraka,
zakurrak ere asten
zaiozka zaunkaka,
aberiak tiratzen
diyote pullanka,
danak, kristau ta abere,
guziyak txandaka
gizarajua dute
ibiltzen burlaka,
batek obe luke izan
pobre bañon kaka.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org