Penetan daramazkit


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Penetan daramazkit

Penetan daramazkit

Penetan daramazkit
eguna ta gaba,
poz bat sentitu gabe
au suerte billaua!;
gosaritzat talua
eta bakallaua,
bazkaitan katillu bat
salda, ta sei baba;
amalau jango eta
bi sardina afaldu,
batek ez luke obe
sartzia soldadu?
Urrikigarriya da
nere izaera
goizero nai ta nai ez
juan biar lanera;
egarritutzen banaiz
ura eratera,
nik orla zer...
nezake atera?
ezer kobratu ez ta
osasuna galdu,
ez det ondo egingo
sartzia soldadu?


Kontuz ibilli arren
eta juiziyuan,
iñor aberasten ez
da ofiziyuan;
ni lanakin ibilli
beti sesiyuan?
erremientak norbaiti
erdi preziyuan
edo kasik debalde
al banizka saldu,
biyartikan sartuko
nitzake soldadu.

Jaunak, adiyarazi
ez liteke itzez,
zein aspertua nagon
onela bizitzez;
beti negarrez eta
penetan ibiltzez,
jornal txikiyaren truk
lanian aritzez,
batek beti onela
bizi biar badu,
ez du gaizki egingo
sartzia soldadu.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org