Biyotz eritua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Biyotz eritua

Biyotz eritua

Triste bizi naiz eta
ilko banitz obe,
badauzkat biyotzian
zenbait atsekabe;
dama bat maitatzen det
bañan... aren jabe
sekulan izateko
esperantza gabe.

Nere biyotz gaxua
penatua dago,
ezin egon liteke
ai! penatuago;
pasatzen ditutala
aspaldiyan nago
egunak triste eta
gabak tristiago.

Amorez eritua
zenbait denbora ontan,
gaurik ez det pasatzen
soseguzko lotan;
penaren kargarekin
urtuta, frankotan
kanpora irteten zait
biyotza malkotan!






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org