|
Arotz bati ziyoten
mandatua laja,
al zuen azkarrena
egiteko kaja,
Don Gaspar Lizarralde
ipigandu* zedin.
|
|
|
Arotzak esan ziyon
mandatariyari,
nik artu biar diyot
neurriya berari,
kaja gorputzarentzat
justu irten dedin.
|
“Eta nora juango naiz
artzera neurriya?
Done Migel kalera,
etxe bat berriya
an ikusiko dezu,
balkoi urdinduna.
|
|
Bigarren bizitzara
juan zaitia billa,
an arkituko dezu
pulmoniyak illa
kaja lenbailen egin
biar diyozuna”.
|
Juan zan gure arotza
listoi bat artuta,
eta esan ziyoten
etxera sartuta,
bigarren bizitzara
iyo zan aguro.
|
|
Bañan iyo zanian
kezketan jarri zan.
okerreko lekua
zitekela izan,
pixka bat duda-mudan
egon eta gero.
|
bi golpe atiari
eman zizkan; da,!... da!
eta irten zanari
egin ziyon galde:
“Gaspar Lizarralde
emen bizi al da?”
|