|
Garbiñe. Katalina Eleizegi
ZORTZIGARREN ATALA
LARRAIN eta EGURTZA.
EGURTZA Lehen ere esan dizut eta, zure alabaren zoriona izango da niretzat asmo bizi eta sendoa.
LARRAIN Bai, Egurtza, bai, nire alaba zorioneko egingo duzula badakit. Ni bakarrik geldituko naiz atsekabez betea, nire alaba maitea gabe.
(Jon agertzen da atzeko atean eskuetan kutxatxo eder bat duela eta burua makurtu ondoren bertan gelditzen da)
EGURTZA Ez zara ondo ari. Lehen alaba bakarra zenuen; orain alaba bera eta suhia izango dituzu: baten ordez, bi. (Joni) Utz ezak mahai horren gainean.
(Jonek agindu bezala uzten du kutxa mahai-gainean, eta atean berriz burua makurtu ondoren joaten da).
LARRAIN Nire bihotzaren zati bat nire emazte gaixoak eraman dit, beste zatia alabak eramango du; eta hala ere zoriontsu aurkitzen naiz, zu bezalako senarra eratu zaigulako.
EGURTZA Nik hitz ematen dizut ez zaizula damutuko.
|