1.09. atala


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Eleizegi Katalina »  Garbiñe »  1.09. atala

Garbiñe. Katalina Eleizegi

BEDERATZIGARREN ATALA



Lehengoak, LIDE eta GASPAR

(Gaspar ezkerreko lehenengo atean azalduaz).



GASPAR Lide hemen dator. (Lide agertzen da esandako atetik eta Gaspar joaten da).

EGURTZA Zorionekoak dira nire begiak, Larraingo Lideren edertasuna ikusi dutelako. (Egurtzak Lideri eskuan muin egiten dio.)

LIDE Eta Egurtza jaunak goratu ditu Larraingo horma zaharretarainoko guztiak, bera etorriaz.

EGURTZA Ni izan naiz goratua etxe honetan sartu naizenez gero.

LARRAIN Guztioi atsegin neurrigabea eman diguzu, Egurtza.

EGURTZA Eskerrik asko. (Mahai-gainetik kutxa hartuaz eta Lideri eskainiaz). Orain, Lide, har ezazu, nik egin nahi dizudan oroipena.

(Lidek aitari begiratzen dio, eta honek dio:)

LARRAIN Har zenezake, alaba. Emaitza eskaintzen dizun gizon horrek emaztetzat hautu zaitu, eta nik ere baimena eman diot.

(Lidek kutxa hartu gabe, aitari joaten zaio, erdi negarrez esanaz:

LIDE Aita! Ez zaitut oraindik utzi nahi! Gaztea naiz.

LARRAIN Zuretzat bezain garratza da niretzat zu etxe honetatik ateratzea. Badakizu, ordea, gauzei ez zaiela bihotzaz begiratu behar, buruz baizik. Nire nahitaezko eginbeharra da zure etorkizunari begiratzea; eta Jaungoikoak beretzat hautu ez bazaitu behinik behin, Egurtza bezain senar onik aurkitzen zail izango da.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org