|
Garbiñe. Katalina Eleizegi
ZORTZIGARREN ATALA
UGARTE ZAHAR, GARBIÑE eta KONTXEXI.
UGARTE ZAHAR Bai mutil ona dela Ibon! Eta bere aurrean guztia alai ikusten da. Zer ote da gazte izatea!
(Garbiñe baserritik Kontxexirekin irtenaz)
GARBIÑE Hemen naiz, aitona, igaro zait ongieza.
UGARTE ZAHAR Pozten nau berri horrek; baina goazen barrura (Ugarte Zahar altxatuaz)
GARBIÑE Ez, aitona; ongi nago, eta gainera, ondo dakizu ez naizela etxe barrunbean bizitzeko jaioa.
KONTXEXI Bai, baina hemendik aurrera hemen egotea gauarekin gehiegi jostatzea da, eta hobe dugu barrura joan.
UGARTE ZAHAR Etxekoandrearen agindua egin behar dugu. Goazen barrura.
GARBIÑE Horrela nahi baduzu...
KONTXEXI Bai, bai. (Sartzen dira baserrian.)
(Oso ilun.)
|