|
Garbiņe. Katalina Eleizegi
HAMAIKAGARREN ATALA
EGURTZAeta bi aurrekoak
Zuhaitz aldetik, Egurtza, alde batera eta bestera begiratuaz, hotsa ateratzeko beldurrez bezala, eta atzetik beste bi gizon dituela, agertzen da. Bi gizonak atzera utzita bera aurreratzen da esanaz:)
EGURTZA Iseka ordaintzeko garaia orain da.
Bihar goizean, nire etxeko leihotik itsasora begiratzean, aparretan lehertzen den olatu bakoitzak, bere hizkuntza latzaz esango dit: Egurtza, Lide ezin liteke Ibonena izan- Lidek negar egingo du... nire bihotzak ere egin du... Kito! (Eskuin aldera begiratuaz.) Ez dator... Ez ote du gizon hark nire agindua egin? Bai, egingo zuen; niregatik ez bada, Maņu aztiari dion beldurragatik. (Berriz begiratuaz) Oraindik ere ez dator. Ez da, ez, berandu, baina zain dagoenak aldirik laburrena ere luze deritzo.
Maņu! Gaiztoa da gero sorgin hori... eta nik horrelakoa izan behar.
Nahi zuen jakin nortzuk diren galdu nahi ditudanak. Ez ordea nik esan.
Azkar itxi diot ahoa urrea emanda. Haren begiak orduan, bi ikatz piztuk ematen zuten... Gaiztoa da gero atso sorgin hori! (Eskuin aldera begiratuaz) Hara, hemen dator (Berehala atzean dakartzan bi gizonei esaten die:) Zatozte, jar zaitezte hemen. (Zuhaitz baten atzean jartzen ditu. Gero berak gerrian daukan ezpata ukitzen du, eta dio:) Ongi dago... (Azkeneko begiratzea egiten du, eta besteen ondoan jartzen da.) Orain, txintik ere entzun ez bedi.
|