|
Garbiñe. Katalina Eleizegi
BIGARREN ATALA
UGARTE ZAHAR eta KONTXEXI.
(Kontxexi sartzen da ezkerreko lehenengo atetik eskuan katilu bat dakarrela).
UGARTE ZAHAR Nola dago?
KONTXEXI Ez ongi... Nola bada? Lehenago mintsu zebilen eta, ea orain! Neskatxa bati egin liezaioketen kalterik handiena egin diote.
UGARTE ZAHAR Ongi diozu...
KONTXEXI Eta guztia... Egurtza edo delako horrek, Ibon, Lideren senargaitzat ikusi ezin duelako. Ez da hemen beste ezertxo ere.
UGARTE ZAHAR Egia da. Nik sinisten dut Garbiñek errurik ez duela, baina herriaren aurrean hobendari bezala agertu da; burua estaltzera behartu dute, galdurik neskatxaren izen garbia; eta Ugarteko etxearen omen beti goitua, oso lurperatu da.
KONTXEXI Ez gehiegi larritu. Argia oraindik azalduko da, eta egiaren indarrak oraingo gezurrak uxatuko ditu.
|